www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXI. KAPITULUA

Isaak ezkontzen da

Gen. 24.

 

        Abrahamek, zahartu zenean, nahi izan zuen Isaak ezkon-arazi; etzuen ordean nahi bere odola baltsatu Kanaan herriko neskatxekin. Manatu zuen Eliezer, haren ontasusaren artha zadukana, goateaz Mesopotamiarat bilhatzekotz haren semearentzat emazteki bat Jaunaren haserradura haren gainerat erakharriko etzuena: Eliezer, alde hetarat zenean, eta hurbildu zenean Nakor hiritik, othoitztu zuen Jainkoa, ezagut-araz ziozan Isaaki bere emaztetzat eman gogo zioena. Errekeritu ere zuen, hiri hartako neskatxak atherako zirenean urketarat, erakutz ziozan haina hura, molde huntan: Ur guti bat edateko galdeginen zioela, eta orduan neskatxa hark emanen zioela edaterat, ez bakharrik berari, bainan eskainiko zioela oraino edatekoa bere kameluentzat. Eliezerek othoitz hau egitearekin batean, Rebeka ilki zen hiritik urketarat. Rebeka zen presuna eder bat, Bathuel Melkaren semearen alaba, eta Nakor Abrahamen anaiaren emaztea. Rebeka etxerat bihurtzen zela, Eliezer athera zitzaion biderat, galdegin zioen ur guti bat edateko; Rebekak eman zioen gogotik, eskaini ere zioen ura bere kameluentzat. Zerbitzari leihal hark ezagutu zuen, Rebekaren egiteko maneratik, hura zela Jainkoak haren nausi gaztearen emaztetzat zadukana; eman ziotzan beharritakoak, edo petentak, eta esku-muturretakoak, edo brazeletak, egin zion laguntzaren alderat. Galdegin zion nor zen, eta bazenez harentzat lekhurik haren aitaren etxean. Rebekak seguratu zuen gauza hortaz, eta lehiatu zen etxerat, nahiz bere yendeak egin yakintsun ikhusirik heldu zenaz, Laban, haren anaia, ikhusi orduko petenta hek, yoantzen Eliezerenganat, eta othoitztu zuen sartzeaz haren etxean. Eliezerek, harat zenean, seguratu zituen etxe hartakoak etzuela yanen ez edanen, non etzuen zarratzen, lehenik, hura harat zaraman egitekoa: erran zioten beraz Abrahamen zerbitzaria zela, Jainkoak ontasun handiak eman ziotzala haren nausiari, eta bere semea nahiz ezkondu, hartaz egorria zela heien herrirat; othoitztu zuela Jainkoa ezagutaraz ziozon, explikatzen ziotzoten seinaletarik, Isaakentzat zadukan emaztea, eta Jainkoak yakintsun egin zuela Rebeka zela haina hura, beraz haren galdetzerat heldu zitzaiela.

        Bathuelek eta Labanek, ezaguturik gauza hori Jainko beraren obra zela, eman zuten bere laudamendua; orduan Eliezerek eskaini izan ziotzoten dela alabari, dela haren ahaidei emaitza handiak, hala nola, urrezko yarroak, eta nahi izan zuen partitu biharamun beretik. Rebekaren yenden atsegina izanen zen Eliezerez gehiago gozatzea: erakharri zuten Rebeka zeinaren ezkontza egin baitzuten haren gogoaren berririk yakin gabe. Galdetu zioten ungi zitzaionez bada Eliezer hain laster urrun zadin heienganik. Rebekak etzuen hortaz damurik agertu; gehiago dena, bera ere yarraiki zitzaion Eliezeri zeina bihurtu baitzen lehiarekin Abrahamganat. Etxerat hurbiltzean, bathu zuen Isaak. Rebekak yakin zuenekotz Eliezerenganik presuna hura Isaak zela, haren senhar beharra, Jainkoak hala manatu zuelakotzat, estali zuen oihalaz bere burua. Eliezerek egin zuen Isaak yakintsun bere hurratseen eta galdearen efetu dohatsuez. Ordutik, Isaakek hartu zuen Rebeka bere emaztetzat; eta ekharri zioen amodioak konsolatu zuen, dio iskritura sainduak, oraino bihotzean zakharkeien damuaz, Sara bere amaren heriotzeaz, hirur urthe aitzinago gerthatuaz.

        Erranik heldu garenetan ikhusten da ezkontza saindu baten etsenplu miragarri bat. Ikhusen da ez dela hurren aiphamenik ere behar egin ontasunez; bainan guzien gainetik, bilhatu behar direla, ezkontzetan, presuna Jainkotiarrak, Jainkoari agradagarri zaizkonak: hortakotzat artha eta othoitz hainitz behar dela, eta ararteko zuhur eta prestuak hartu behar direla. S. Anbrosiok nahi du neskatxa gazteek ikhas dezaten Rebeka, Isaak ikhustean estaltzen denaganik, zer modestia iduki behar duten Jainkoak senhartzat eman nahi diotzoten bereen alderat, eta ez direla eman behar penetan irabazteko heien hihotzak bere edertasunaz, ez eta bere kanpoko edergailluz, Rebekak egin zezakeien bezala, bainan bai bere modestiaz eta bere konportamendu sainduaz.

 

aurrekoa hurrengoa