www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXI. KAPITULUA

Josef altxatua handitasunerat

Gen. 41.

 

        Josefek presondegian izan zituen grazietarik ezagun da, Jaunaren miserikordiak hedatzen direla gizonak batzutan ezin sar daitezken lekhutan ere, eta bere ontasunaren seinaleak erakutsten dituela haren alderako leihaltasunaz hirriskatzen garen eredura. Hunenbat berthute eta zuhurtzia ikhusi zuen Josef baitan, non lekhu hartako aitzindariak eman baitzion nausitasuna preso zaudeen bertze guzien gainean, eta ez baitzuen berak ere deusere egiten Josefek manaturik baizen. Gauzak horrela zohazelarik, errege Faraon izan zen damustatua bere bi aitzindariez: hetarik bata zen haren exanson handia, erran nahi da edaterat emallea; bertzea zen panetier handia, erran nahi da ogiaren artha zadukana. Biak preso altxatuak izan ziren, eta emanak Josefen karguaren azpian: egin izan zuten amets bat, zer gerthatu behar zitzaien ezagut-arazten ziotena. Iduritu zitzaion exansonari ikhusten zuela mahasti bat, lehenik lorean, gero fruituekin, eta lehertu zituela hango mahatsak Faraonen kopan, edo edateko tokian eskaintzeko edaterat errege hari. Panetier handiak, berriz, egin zuen amets bere buruaren gainean zakharzkela hirur otharre irin, eta xoriak heldu zirela hetarik gorenik zenaren gainerat haren pikokatzerat, zeren hartan edireten baitzen orrez egin ahal obra guzietarik.

        Biharamunean, Josefek ikhusirik bi gizon hek tristeziari emanak, galdegin zioten, zer zuten bada: ihardetsi zuten, egin zutela amets bana, eta, etzutela nihor amets heien explikazionea emaillerik. Orduan, Josefek deklaratu zioen panetierari, haren ametsak erran nahi zuela urkhaturen zela, hirur egunen buruko; eta deklaratu zion exansonari, haren ametsak erran nahi zuela Faraonek ezarriren zuela, hirur egunik barnean, aitzinagoko oin berean; othoitztu ere zuen arren orhoit zadin harraz. Ordean ahantzi zitzaion osoki exansonari, bere zorionean Josefen othoitza, Faraonek, handik bi urtheren buruan, amets bat izan zuen arteraino. Orduan exansona orhoitu zen bere behialako ametsaz, eta Josefez, amets haren explikazionea erran zioenaz: huna zer zen Faraonen ametsa. Ikhusi zituen lotan zazpi behi gizen-gizenak ilkhitzen Nilko uretik, eta bazkan zaudenak ur toki batzutan; ikhusi zituen gero atheratzen arribera beretik bertze zazpi behi meheak, halarik iretsi zituztenak lehenbiziko zazpiak. Berriz lokhartu eta, oraino ikhusi zituen zazpi bihi-buru guziz ederrak, zeinak izan baitziren orobat iretsiak bertze zazpi bihi-buru txarrez. Etzakien nihork zein aldetarat har amets hura: exansona mintzatu zitzaion Josefez erregeri, zeinak erakharri baitzuen berehala beregana. Josefek entzun zituenean amets hek, erran zioen erregeri, aditzerat ematen zutela heldu zirela zazpi urthe podoros eta abustu handitakoak, eta heien ondoan, ethorriko zela gosete ikharagarri bat, eta hari pharatzeko eman zioen konseillu eragiteaz bihitegi nasaiak eta handiak, ematekotzat hetan lehetabiziko urtheetan bilduko ziren bihiak, balia zitezentzat goseteko urthetan. Faraonek ederretsi zuen gizon gazte haren zuhurtzia, eta etzadukan nihor Josef bezain gaiik, haren berarenganik heldu zen xedea esetutan emateko. Eman zioen beraz bothere oso bat Ejipto guziaren gainean, sar-arazi zuen karroza batean, eta manatu zuen heraut, edo oihu-egille bat, ibil zadin haren aitzinean, mundu guzia belhaurika zadintzat ikhustean Josef, zeina deithzen baitzuen munduaren salbatzaillea.

        Horra beraz, nola gizon saindu hura izan zen altxatua ohore handitarat, eta nola atherazen haren goratasunaren asentutzat Jainkoak eman zioen aphaltasunetik. Etzen behin ere izan batere lilluratua batetik bertzerako mudantza espantagarri hartaz: haren bihotza etzen beheratu humiliazionetan, ez halaber altxatu loria eta ohore guzien erdian. Berdinki hartzen zituen Jaunaren eskutik onak eta gaitzak. Bethi eztitasun bera zadukan bere bihotzean: horra zergatik ez zitzaien mendekatu hura gezurrez, eta erran gaixtoz inyustuki desohoratu zutenei. Aski punituak zirela uzte zuen bere gaizkiaren orhoitzapenaz beraz, iratxeki gabe bertze punimendurik heien damuari eta urrikiari.

        Ikhusten ziren, bertze orduz, batzuetan sentitzeko manera batean, aiphaturik heldu garen bezalako ganbiamendu miragarriak. Gerthatzen dire, orai ere, guk ez ikhusiagatik, gauza gutiago miretsteko ez direnak, eta hori, mirakuillu oraino handiagoa denaren bidez: eta egiaz, zer gauza espantigarriagorik nola ikhustea presuna oinen azpian ezarriak, laidoz eta kalumniaz beltztuak direnak iragaten, bet-betan, iraupen laburretako atsekabetarik, bere sofrikariez merezitzen duren bethiereko loriarat!

 

aurrekoa hurrengoa