www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LVII. KAPITULUA

Metalezko sugea

Nonb. 21.

 

        Korek, Dathanek eta Abironek eman zuten asaldurari laster yarraiki zitzaion bertze bat Jainkoak ikharagarriki punitu zuena. Nola populua unhatua baitzen ibiltzeaz mortuan hanbat urthe hetan, desterratua, pausa-lekhuz pausa-lekhu, Moisen nahiaren arabera, altxatu zen, ohi bezala, gidari zuhur haren kontra: eman zioen erakutsterat asea zela hartaz; populua Moisez bezala, Jainkoaz ere errenkuratzen zen, eta errenkurak bethi gauza bererat zaronsaten; erran nahi da, Ejiptotik ilki-arazteaz. Damu gaixtorik, ziotzaten, ez garela Ejiptoan gelditu. Zer? mortu zabal huntan behar dugu bada galdu bizia? Ez dugu ogirik yateko, ura bera maiz eskasten zaiku, eta aspaldion desgustatuak gara gure yanari arinaz, hasiak ere gara haren higuntzen. Horra nola mintzo ziren israeldarrak manaz. Jainkoak gaitzetsi zituen erauntsia hek, egorri ziotzoten suge batzu bere susko ausikiez hil-arazten zituztenak; muthirienak berak izan ziren laztuak kolpezko gaztigu ikharagarri hartaz. Laster utzi zituzten bere erauntsiak: bide egin zuten Moisenganat, eta erran zioten: Bekhatu egin dugu mintzatzeaz Jainkoaren eta zure kontra: othoitz ezazu libra gaitzan suge hautarik.

        Moise eman zen othoitzetan, eta izan zen entzuna; Jainkoak erran zion: egizu metalezko suge bat, ezar azu haga baten buruan, eta altxa ezazu gorazko, eta hari behaturen dioten guziak izanen dire sendatuak bere zauritarik. Moisek egin zuen metalezko suge hura, eta eman haga baten buruan: aski zen hari behatzea sendatua izatekotzat.

        Populuaren orduko erauntsiak eta murmurantzak, haren zauriak eta hetarik sendatzea hanbat abisu zuhur ahal dire gure baitan sar-arazi behar gaituztenak. Irakhatsten darokute, elizako aiteen arabera, ez garela behinere behar errenkuratu yasateko dituzkegun nekhez, atsekabez, ez eta zerurat daraman bidearen gaitztasunaz. Aitzitik, zenbatenaz baigara zaurthuak munduko lazeriez, hanbatenaz gure fedeak erneago izan behar du, eta fidantzia gehiago behar dugu ezarri, gure onetan humiliatzen gaituen Jauna baitan. Baldin trikatzen bagara, gure nahirat, barneko asalduretan, eta ez balin baditugu gure buruak osoki utzten probidentziarat, erran daite ordutik erituak garela sugearen ausiki phozoatuaz, eta etsai gaixtoaren meneko gerthatzen garela. Orhoit gaiten Sathan gure ingurutan dabillala, eta gure bihotzak hobeki urruntzeko Jainkoaganik, heien gogo urritzerat eta flakatzerat hari dela: horra haren xede ondikozkoa, sinhets-arazi nahi darokunean mundu huntan behar dugula bilhatu gure zoriona, beraz urrundu behar ditugula gureganik zerurat heltzeko bathzen diren lazeria eta atsekabe guziak.

        Metalezko suge hartaz aditu behar dugu Jesus-Kristo bera. Etzaio aphalegi iduritu bere burua berdin egitea ebanjelioan metalezko sugearekin. Nahi bagara sendatu barneko gaitzetarik, behar ditugu guk ere altxatu begiak gurutzean ezarria izan den salbatzailleagana, ordean fede bizi, eta fidantzia oso batekin; eta ordu beretik, ixilduko dire gure errateko eta errenkura guziak; ordutik edirenen dugu konsolamendurik eztiena gure atsekabetan, eta erranen dugu, baratu gabe: inozentzia bera denak hanbat pairatu nahi izan du, eta hanbat amultsutasunekin bekhatorearengatik, eta bekhatoreak baduke bada bekhokia errenkuratzeko bere nahikabez eta sofrikariez! A! non da gure fedea? Jainkoak dorpheki tratatu balin badu, denboraz, egur hezea, ez ahal da batere miretsteko ez dezan orai guphidets egur iharra.

 

aurrekoa hurrengoa