www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XCI. KAPITULUA

Nabal eta Abigail

1. Erregeak 25.

 

        Dabitek zaraman bizia, Saul etsaitzat agertzen zitzaion orduz geroz, osoki zen urrikalgarria. Egoitzarik gabe, mendiz mendi, arrokaz arroka zabilhan, ihesari emana. Haren bihotza gehienik zaurthzen zuena zen ikhustea gauza guzien eskasean harenganat hedatuak ziren eta orotarat yarraikitzen zitzaizkon lau ehun gizonak. Egorri zituen hetarik hamar Nabalgana, nahiz zenbait laguntza. Nabal hura izantsuna zen; ordean moldegaitza eta gogorra. Mandatari hek egin zioten salutantzia Nabali Dabiten partez, eta galdetu zioten zerbait yanari; erran ere zioten etziotela egundaino egin bidegaberik den gutiena, haren lur bazterretan egon zirenean. Nabalek ihardetsi zioten: nor duzue Dabit hura? Zer da Isairen semea delako hura? Ez da orai ikhusten nausien ihes dabiltzan sehirik baizik: zuentzat ditut bada ene ogiak eta gainerako yanariak: ez, ez, ahal zohazkete; ez dut deusik emateko ezagutzen ez ditudan, eta hart hunat dabiltzanei. Dabit eman zen suminduran berri hauk entzutean: funditzerat zaraman Nabal bere ontasun guziekin Abigailek ez balu hartarik gibelatu.

        Abigail zen Nabalen emaztea, haren senharra zoroa zen bezain zuhurra bera. Yakin zuenekotz Dabiten galdeari egin zitzaion begitarte txarra, kargatu zituen bere astoak yateko gauza guziez, eta hel-arazi zituen Dabitengana: higantzen bera ere asto baten gainerat. Etzuen hain laster ikhusi Dabit, non yautsi baitzen eta egin baitzion agur handi bat: yarri ere zen ahuspez haren oinetan, eta mintzatu zitzaion hunenbat zuhurtziarekin, non ematu baitzuen Dabiten haserradura guzia. Dabitek onhetsi eta hartu zituen Abigailen emaitzak; emazte hura bihurtu zen bere etxerat; etzioen erran berehala bere senharrari zer egin zuen, arnoan zelakotzat; bainan guziak xehatu ziotzan biharamunean. Nabalek etzakien non zen: laztu zen guzia ikhusteaz zertan ematen zuen bere burua: lothu zitzaion ikhara ezin erranezko bat. Handik hamar bat egunen buruan, Jainkoak punitu izan zuen, eta hil zen.

        Dabitek entzun zuenean Nabalen hil-berria, erran zuen: bedi Jainkoa benedikatua punitzeaz Nabal nere alderako bihotz gogortasunaz, eta zeren begiratu nauen egin gogo nuen gaixki handitik. Handik laster, Dabitek galdetu zuen Abigail ezkontzan. Emazte hunek etzadukan bere burua halako ohore batentzat; ordean bazagokon haren humiltasunari eta haren zuhurtziari izatea printze bat senhartzat.

        Abigailek irakhatsten daroku bere arraitasunaz eta eztitasunaz, nola behar garen hartu bere buruak sumindurari eta gaixki egiteko xedeari utzten diotzoteneen alderat: ez ahal da, halakoen eskuratzeko eta ematzeko, molde hoberik nola hitz ona eta humiltasuna.

        Dabitek bere aldetik irakhatsten daroku amor eman behar zaioela arrazoinari; eta zapatu behar direla barneko obimendu guziak ezagutzen dugun ordutik gaixkirat dakharketela.

 

aurrekoa hurrengoa