www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXIII. KAPITULUA

Iguzkia baratua

Josue 10.

 

        Kanaango bazterretako erregeek ikhusi zutenean Jerikoen eta Hairen zorte ondikozkoa, elkhargana ziren, eta bildu zituzten bere indar guziak buru egitekotzat israeldarrei; ordean Gabaongo yendeak bertzeak baino zuhurrago agertu ziren. Ezagutu zuten alferretan zela elkharganatzea, eta etzela deusere israeldarrei buru eman ahal ziozoketenik. Finki hartu ziren, huna nola. Yauntsi zituzten soineko ihetxiak: egin zuten, Josueren alderat, urrundik heldu zirelako itxura: iduri zuen haren alientziaren ondoan zabiltzala. Lehenbizian, Josue ez zitzaien sobera fida; gerorat gabaonitarrek sinhets-arazi zioten gezurra, hunela mintzatuz: ikhusten tutzu ogi hauk? Bero-beroak ziren gu herritik abiatzean, eta herrauts bilhakatzen hari dire. Ikhusten tutzu arno toki, edo zahagi hauk? Ez zuten deusere erratekorik, gu etxetik ilkitzean; eta horra nola diren erdi hautsiak. Bada gure abarkak eta gure yauntstura guzia berritsuak ziren bideari lothu gaizkonean, bizkitartean porroskatu hurrenak dire. Josuek, eta hark bezala populuaren bertze aitzindariek, fede eman zioten gezurrari, eta batere konsultatu gabe Jainkoa, egin zuten gabaonitarrekin, yuramentuaren azpian, batasunezko alientzia bat.

        Hirur egunen buruko, ezagutu zuten tronperia. Israeldarrak gerthatu ziren, ustekabean gabaonitarren lurretan. Abiatu ziren erauntsian gezurti heien guphidetsteaz; hillen ere zituzten Josuek ez balitu hartarik gibelatu, senti-arazirik egin zuen yuramentuaren saindutasuna. Enganatzaille heien punimendu guzia izan zen, kondemnatuak izatea bethiko gathibutasunerat, guzientzat egur pikatzerat eta ur ekhartzerat: horrela itzuri ziren gabaonitarrak israeldarretarik. Ordean bere hauzotako populuen eskutarat erortzerat zohazen, Josuek ez balitu begiratu hartarik. Adonibesek, Jerusalemeko erregeak, ikhusi zituenean gabaonitarrak bat eginak israeldarrekin, behatu zioten, ordu beretik, bere etsaiei bezala; eta nola Gabaon hiri handienetarik baitzen, eta hango populua baitzen hainitz animotsua, othoitztu zituen inguru hetako bertze lau errege harekin eman ziezen gabaonitarrei yazartzeko. Populu hau urrikaltzeko izanen zen Josueren bihotz-ontasunak eta israeldarren animoak ez balute fagoratu. Israeldarrak eman ziren berehala eginbidetan gabaonitarren laguntzeko, eta desegin zituzten bortz erregeak. Egunaren laburtasunak debekatzen zituen hei ondotik yarraikitzetik, eta heien funditzetik; ordean Josuek manatu zion iguzkiari, bara zadiela israeldarrak bere etsaiek arras xehaka zetzaten arteraino. Iguzkia baratu zen bet-betan, eta egin zen sarraski handi bat etsaietan. Mirakuillu hark ez du, iskribu sainduaren arabera, etsenplurik aitzinagoko denboretan, ez eta gerokoetan. Jainkoak nahi izan zioten bere zerbitzariaren bozari obeditu.

        Nor dagoke hemen ederretsi gabe halako mirakuillu bat. Jainko baten bothere guzia behar ahal zen erakhartzekotzat arrazoinik gabeko kreatura bat, hala nola iguzkia, errespektatzerat gizon baten manua, eta egiterat hark nahi zuen guzia. Ordu hartan iguzkiak ezagutu zuen Josue baitan, Jesu-Kristok geroztik agertu duen botherea, debekatu duenean bere lege sainduaren argia sartzetik ilhunbetan, eta hedatu dituenean egia sainduaren arraioak alde guzietarat.

        Jainkoak ez du orai halako mirakuillu ageririk egiten bere elizan. Populuen aitzindariek ezin geldi-araz dezakete iguzkiaren kortsua zeruan, bai ordean gaizkia lurrean. Zer zohakon Josueri (san Anbrosio mintzo da) hala geldi-araztea argizagi hura zeruan, ezin geldi-araz bazezakeien abarizioa lurraren gainean? Manatzen dio iguzkiari, eta obeditua da; iguzkiak ematen dio denbora guzia nahi duen guzia egiteko bere etsaiez; ordean ezin manatu zioen Akanen abarizioari: aitzitik, abarizio hark berak khentzen dio eskutarik garaitia, eta egor arazten du laidotsuki ihesi bere etsaien aitzinean. Iguzkia bararazi zuen mirakuillua lege zaharreko handienetarik bat bide da; ala handiagoa baida lege berrian ikhusten dena, ez duken arren distiadura bera, arima batek baratzen eta hil arazten dituenean bere yaidura edo afekzione gaixtoak; hautsten dituenean etsaiaren gathe ondikozkoak, eta arbuiaturik mundu galkhor hau, hartzen duenean zuhurki zeruko bide dohatsua!

 

aurrekoa hurrengoa