www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXXXII. KAPITULUA

Dagonen idola lurrerat artikia,
eta arka Israelerat bihurtua

1. Erreg. 5.

 

        Iduri zuen Jaunaren arkak laidostatuak izan behar zuela filistindarren eskutarat geroz; nihoiz bizkitartean etzen izan hala ohoratua, nola ordu hartan. Filistindarrek eraman zuten arka Azot zaritzon, bere hiri buruzagitarik baterat, eta ezarri zuten Dagonen tenpluan, Jainko faltso hunen idolaren aldean. Biharamunean, ediren zuten idola hura ahuspez emana Jaunaren arkaren aitzinean; altxatu zuten, eta ezarri bere lekhuan; ordean ondoko egunean ere, ikhusi zuten idola bera lurrerat artikia, bururik eta eskurik gabe. Jainkoaren zigorrada iragan zen idolatik idolatretarat. Azoteko populu guzia izan zen tormentatua ezin erran bezanbat arrotoinez, eta bertze gaitz humiliagarri batez, zeinak eraman baitzuen mundutik yendetze handi bat. Azotarrek, ezin gehiago yasanez arkaren presentzia, eraman-arazi zuten bertze hiri baterat. Handik eraman zuten oraino bertze baterat, eta norat ere baitzaramaten arka, eta lekhu hek guzietan etzen heriotzerik baizen.

        Filistindarrek, hartu ondoan bere aphezeen eta bere pentsatzailleen abisua, egorri zuten arka israeldarren herrirat; eta yakitekotzat ea Israelgo egiazko Jainkoa othe zen bada, hanbat gaitz hei eman ziotena, hartu zituzten bi behi bere umeen hazten hari zirenak, eta behinere uztarririk yasan gabeak: uztartu izan zituzten orga berri batekin, eta sar-arazi heien xahalak edo aretxeak heia batean. Huna filistindarren arrazoinamendua: baldin behiak Israelgo bideari lothzen bazaizko, hortik ageriko da Israelgo Jainkoak zehatu gaituela; ordean behiek hartzen balin badute bertze biderik, hori izanen da seinale bat gure gaitzak ez direla Israelgo Jainkoaganik heldu; bainan ethorri beharrak zirela, bertzenaz.

        Filistindarrek eman zuten beraz Jaunaren arka orgetan, eta utzi zituzten behiak nahi zuten bidea hartzerat. Berehala eman ziren, bere baitarik, Bethsameserat zaraman bidean: lekhu hura zen israeldarren lehenbiziko hiria alde hartarik. Bazohazen bethi aitzinat orhoaz zaudela urruntzeaz bere umetarik; ordean bethi xuxen, behinere hartu gabe, ez eskuin ez esker. Filistindarrak yarraiki zitzaizkon arkari Bethsameseren eremutaraino. Bethsamitarrek etzuten hain laster ikhusi arka, non eman baitziren bozkario guzietan. Orga baratu zen landa batean: lebitek yautsi zuten arka, eta ezarri handik hurbil zen harri handi baten gainean. Bethsamitarrek eman zuten zathitan orga hura, eta ezarri zituzten orgaren zathi heien gainean bi behiak, nahiz egin hetaz sakrifizio bat Jainkoaren ohoretan. Ofrendatu ziotzoten bertze biktimak ere eskerren bihurtzeko, eta bere allegrantzia seinalatzeko bere eskuratzeaz arka saindua. Ordean zer gerthatu zen? O! etsenplu erdiragarria. Berrogoi eta hamar milla bethsamitar, eta oraino gehiago izan ziren hillak Jaunaren arkari behatzen sari. Hiri guzia yarri zen dolurik minenean, eta zioten guziek: nor bizi daiten Jainko Jaunaren presentzian? Kariathiarimgo populua izan zen othoitztua eramateaz Jaunaren arka, Bethsamesetik bere herrirat. Kariathiarimtarrek, galdetu bezala, eraman zuten arka saindua Bethsamesetik Gabaako hirirat, ezarri zuten Abinadaberen etxean, eta han egontzen luzero.

        Kapitulu huntan edireten dire bi gauza handi, Jainkoaren bothere guzizkoa, eta haren zorrotztasun saindua ezagut-arazten dutenak. 1, Dagonen idolak ezin iraun zuen arka sainduaren presentzian: horrek erran nahi du garbi izan behar garela Jainkoaren begietan, eta zer nahi ohore, edo estimu dukegun munduaren partetik, funtsean, ez garela deusere; Jainko handiak urmaria eta ezdeutsa gaitzakeiela, nahi duen guzian. 2, Bethsamitarrak punituak izan ziren, iduriz deus gutirentzat. Eta nola punituak? Garratztasun guziarekin. Zer zen heien hobena? Bozkarioz gaindi eginik, behatu zioten Jaunaren arkari. Horra heien gaixki guzia. Hemen ageri da etzela zilhegi arkari behatzea, eta Jainkoaren manurik ttipienak berak leihalki behar direla begiratu.

 

aurrekoa hurrengoa