www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

CXXXIII. KAPITULUA

Estheren humiltasuna.

Mardokeen ohorea.

Amanen heriotzea

Esth. 1. 6. 7. 8.

 

        Asuerus Persako erregeren denboran, aurkhitzen zen Susako hirian yudu bat Mardokee zaritzona. Harat eramana izan zen Jerusalemetik, Nabukodonosoren manuz, Jekonias Judako erregerekin batean. Yudu hark zuen ilhoba bat, bere anaiaren alaba, Esther deithzen zena. Haurdanik galdu zituen bere burasoak, eta Mardokeek altxatu izan zuen bere umea bezala.

        Esther zen emazteki eder bat. Asuerusek utzi zuenean Basthi erregina behin-bethikotzat, nahi izan zuen bat berezi bere emaztetzat erresumako emazteki eder guzien artean. Hetanik zen Esther. Guziak agertu ziren, aldizka, Asuerusen aitzinean. Emanak ziren berregintzarik handienean hobeki seinalaraztekotzat bere edertasuna. Bazen manua hei emateko galdetzen zituzten edergaillu guziak.

        Estheren aldia ethorri zenean agertzeko erregeren begietan, etzuen galdegin aphaindurarik, hartu zuen eman zitzaiona. Izan zen erregeren gelarat eramana. Printze hark ikhusi zueneko, maitatu zuen bertze guzien gainetik; ezarri zioen buruaren gainean khoroa, eta ezagutu zuen erreginatzat, Basthiren orde, ezkondu zen beraz Estherekin, eta eman zioten esteietako othuruntza eder bat bere gortheko handi guziei.

        Estherek etzioen nihori salatu yudua zela. Yarraiki zitzaion hortan Mardokeen gomendioari. Osaba hura khexu zen nahiz yakin zer izanen zen Estherez. Hargatik ere zabillan, egun guziez, erregeren palazioaren ingurutan. Hala zabillala, ezagutu zuen palazioko bi aitzindariek erregeren biziari nahi ziotela. Berehala egin zuen Esther egiteko hartaz yakintsun, eta Estherek errege, erran ere bazioen nor zen abisu haren emaillea. Ibilhi ziren argiketan. Akusatuek ezin gerizatu zuten bere gaixkia, eta izan ziren heriotzerat kondemnatuak. Gauza hauk guziak iskribatuak izan ziren, erregeren manuz, erresumari zatxeizkon paperetan.

        Denboratsu hartan, Asuerusek eman izan zioen bothere handi bat Aman deithzen zen, eta Agag-ren ethorkitik heldu zen bati. Yar-arazi zuen bere aldean, bertze handi guziena baino gorago zen tronu batean. Palazioaren athean ziren erregeren zerbitzari guziek behar zuten eman belhaun bat lurrean Amanen aitzinean, eta hura adoratu. Hala zen erregeren manua. Mardokee gerthatu zen bakharra, Aman adoratu nahi izan etzuena. Gauza hori gaitzitu zitzaien erregeren zerbitzariei, egin ere ziotzoten bere errenkurak. Orduan Mardokeek erran zioten yudua zela, eta gerorat ere orobat eginen zuela: berri hura hedatu zen Amanen beharritarat. Aman yarri zen suminduran Mardokeen kontra. Egin zuen yuramentu gal-araziren zuela, eta harekin batean Asuerusen erresuman ziren yudu guziak. Hortakotzat erran zioen erregeri: badire zure erresumako probintzia guzietan, bere gisako gizon batzu zure lege eta zeremonien arabera bizi ez direnak, arbuiatzen ere dituztenak zure manuak. Badakizu hulako atrebentzia batek ondore gaixtoak dakharzkeiela. Mana zazu, othoi, hek guzien hil-arazteaz. Erregek erran zioen Amani nahi zuen guziaren egiteko eskua.

        Manu ondikozko haren berria hedatu zen Susako hirirat eta erresumako bazter guzietarat. Manu hark zakharken, hulako egunez, erresuma hartan ziren yudu guziek galduren zutela bizia, eta heien ontasunez yabeturen zirela nahi zutenak.

        Manu hark damustatu zituen yudu guziak. Mardokeek hautsi zituen bere soinekoak, eta agertu zen palazioko plazan zakhu batez estalia, seinalatzen zuela, bere oihu minez, bihotzean zuen atsekabe hiragarria.

        Estherek entzun zituen Mardokeen berriak: egorri zioen mandatari bat, nahiz yakin zerk halakatzen zuen. Mardokeek gaztiatu zioen nolako manua ardietsi zuen Amanek, eta behar zioela galdegin erregen grazia bere populuaren fagoretan. Esther etzen lan gabe. Etzakien nola harturen zen: legeak debekatzen zuen sartzea, biziaren penan, erregeren gelan hartaz beraz galdegina izan gabe: hori bera adi-arazi zion bere osabari, zioelarik oraino: nola agertuko naiz erregeren aitzinean, badu hogoi eta hamar egun baino gehiago ez duela egin ene galderik?

        Mardokeek gaztiatu zion Estheri mandatari beraz: ez duzu zeren iguriki zu izanen zarela yuduen arrean bakharra bizia begiratuko duzuna, erregeren palazioan zarelakotzat. Ez balin bazara herstura huntan mintzatzen, Jainkoak idekiren diote yuduei bertze biderik ez izatekotzat galduak; eta zu eta zure aitaren ethorkitik heldu direnak, izanen zarete bizia galduko duzuenak. Nork daki etzaren izan tronurat altxatua gu behar ordutan laguntzekotzat?

        Estherek gaztiatu zion Mardokeeri: zohazte, bil zaitezte yudu guziak Susako hirian: barur zaitezte, hirur egunez eta hirur gauez, eta egizue othoitz enetzat. Ni ere barurtuko naiz ene neskatxeekin. Gero hurbilduko natzaio erregeri. Hil behar banaiz ere, hartarat nago.

        Mardokeek egin zuen Estherek gaztiatu zuen bezala. Altxatu zuen bihotza Jainkoaganat, eta erran zion: Jauna, Jauna, errege guziz botheretsua; guziak zure eskutan dire: gauza guzien kreatzaillea eta yabea zara: ez da nihor zure nahiari bortxa egin ahal diozokenik. Badakizu ez dudala nahi izan adoratu Aman supherra. Ez nindabillan ez orgilleriaz, ez eta arbuioz. Bozik emanen nintzen haren oinen azpian Israelen onetan; ordean beldur nintzen bihur gizon bati ohore bat bakharrik zuri zor zaitzuna. Othoi, o! zu Abrahamen Jainkoa, urrikal bekizu zure populua: ikhusten duzu etsaiek hil nahi gaituztela.

        Esther, bere aldetik, erran zitzaion khartsuki othoitzari; ikhusirik bere populuaren herstura, utzi zituen berregintzak; urrin-onen orde, estali zuen bere burua hautsez eta zaurthu barurez bere gorphutza. Zenbait egun iragan zituenean othoitz fidantziaz betheak zirenetan, eta penitentzia dorphen egiten, khendu zituen doluko soinekoak eta erran zen berregintza guzietan. Altxatu ondoan berriz ere bihotza Jainkoari, sarthu zen Asuerusen gelan. Tronua inguratzen zuten gauza eder eta distiosek llilluraturik, edo hobeki errateko, erregeren begietan ezagun zen haserradurak eror-arazi zuten Esther flakezan. Jainkoak, momento hartan, ganbiatu zuen erregeren bihotza, berak altxatu zuen lurretik eta lagundu atheratzen flakeza hartarik, erranen zioela: zer duzu, Esther? ez izan beldurrik: etzare hillen. Ene manua ez da zuretzat emana. Esther abiatu zen altxatzen bere flakezatik, eta erran zioen erregeri Jauna, zu ikhustean, iduritu zait aingeru bat ikhusten nuela. Inguratzen zaituen distiadurak laztu eta asaldatu du ene barne guzia. Hitz hauk erratean, Esther erori zen berriz ere flakezan. Bere ezagutzarat ethorri zenean, erregek erran zion: Esther, zer da zuri atsegin egitekorik? Galdetzen badarotazu ene erresumaren erdia ere, emanen darotzut. Jauna, ihardetsi zioen Estherek, othoitzten zaitut ethortzeaz, egun berean, zuretzat aphain-arazi dudan othuruntzarat, Aman ere han aurkhi-arazteaz. Ordu berean erregek manatu zion Amani egiteaz erreginak nahi zuena. Errege eta Aman aurkhitu ziren othuruntza hartan. Yan zutenean, erregek yakin nahi izan zuen zer galdetzen zuen Estherek harenganik. Erreginak ihardetsi zioen: errekeritzen zaitut, Jauna, ethortzeaz bihar ere hunat Amanekin, eta erranen darotzut zer nahi dudan.

        Aman bihurtu zen etxerat guzia boztua izan zuen ohoreaz. Palaziotik lekhora bathu zuen Mardokee athean yarria, eta etzitzaion altxatu salutantzia egiteko. Horrek etzuen gutitu Amanen sumindura yudu haren alderat. Etxean sarthu zenean, bil-arazi zituen bere adiskideak. Egin zioten hainitz espantu bere aberatstasunez, erregek harentzat zuen amodioaz, eta guziz, erreginaren mahainean yateko zuen fagore bereziaz. Hauk guzien erdian, zioen, ene barneak ez du izanen deskantsurik Mardokee yudua palazioko athean ibilliko deino. Horren gainean, bere emazteak eta adiskideek erran zioten: mana ezazu urkhabe gora bat: eta galde diozozu, bihar goizean, erregeri onets dezan urkharaz dezazun Mardokee. Amanek laudatu zuen abisu hura, eta eragin zuen urkhabe bat berrogoi eta hamar beso gora zena.

        Erregek iragan zuen gau hura lorik egin gabe, eta irakhur-arazten haren erresumari zatxeizkon paperak. Entzun zuenean nola nahi izan zioten haren biziari, eta Mardokeeri esker, izan zirela atzemanak eta punituak bizia eraman nahi ziotenak, galdetu zuen: zer ohore eta sari ezagutu zaizko Mardokeeri halako zerbitzu baten alderat? Han ziren aitzindariek ihardetsi zuten etzuela izan saririk. Erregek galdegin zuen bazenez nihor haren gelaren hurbillean. Aman han aurkhitzen zen doi doia, ethorria galdetzekotzat erregeri Mardokeen urkharazteko laudamendua. Erregek yakin zuenean Aman ingurutan zela, sar-arazi zuen bere gelarat, eta erran zion: zer egin behar luke errege batek altxatzekotzat bere azpiko bat ohore den handienetarat? Amanek, uztez hartaz mintzo zitzaioen errege, ihardetsi zioen: erregek ohoratu nahi duenak yauntzi behar ditu errege baten soinekoak, izan behar da ¡gana erregeren zaldiaren gainean, gortheko lehenbizikoak atxiki behar ditu eskutan zaldi haren bridak, ibilhi behar da hiri guzian erran den moldean, eta egin behar da karrika guzietan oihu: hunela izanen da ohoratua erregek ohoratu nahiko duena. Amanen solas huntarik lekhora, erregek erran zioen berari: zohazi, orai berean, eta egin diotzatzu Mardokee yuduari, palazioaren athe aitzinean denari, erranik heldu zaren gauza horiek guziak. Beira ordean eskasik egin deuseretan.

        Amanek yauntzi zioen beraz Mardokeeri errege bati dagokon soinekoa, igan-arazi zuen erregeren zaldiaren gainerat. Eman zen bera haren aitzinean eskutan zaduzkala zaldi haren bridak, eta erraren zuen, oihuz, karrika guzietan: huna nola den ohoratua erregek ohoratu nahi duena. Zeremonia, edo yusta hartarik lekhora, Mardokee bihurtu zen palazioko atherat, eta Aman, guzia ahalkatua bere etxerat. Aman mintzatu zitzaioten bere damu minaz bere emazteari eta bere adiskidei. Guziek erran zioten baldin Mardokee yuduen kastatik heldu bada, nahi edo ez, amor eman behar diozu eta eroriko zara haren azpirat.

        Hunela izan zen Mardokee humila altxatua ohore handitarat, Aman supherra beheratua izan zen denboran.

        Asuerus bazkaldu izan zen egun hartan ere erreginaren mahainean, eta harat erakharri zuen Aman. Nahi izan zuen egundaino bezala, yakin Estherenganik zer zen bada harenganik nahi zuen gauza: hitz eman zion ardietsiren zuela galdeginen zuena, galdeturik ere bere erresumaren erdia. Orduan Esther mintzatu zitzaion erregeri hitz hautaz: utz diezaguzu, othoi, bizia niri eta ene populuari: hori da nik zuri galdetzeko dudan grazia guzia eta bakharra. Etsai batek yazarri nahi daroku zure izenaren itzalean, eta gal-arazi nahi gaitu zureganik, gezurrez, ardietsi duen bothere handiaren itxuran. Nor da bada, galdetu zuen erregek, etsai hura? Hura da, Jauna, ihardetsi zuen Estherek, ikhusten duzun Aman hori bera. Orduan errege sunindu zen Amanen kontra, eta athera zen aphur bat handik.

        Amanek Jailer ezagutu zuen erregek etzioela utziko bizirik. Artiki zuen bere burua Estheren oinhetarat. Othoitztu zuen izan-arazteaz grazia. Arte hartan sarthu zen Asuerus. Ikhusi zuenean Aman Estheren oinhetan, abiatu zen erraten: zer! Amanek azkenaz goiti, bortxa egin nahi dio erreginari ene begien aitzinean, eta ene etxe bihotzean? Orduan berean erran zioten bazela urkhabe bat berrogoi eta hamar beso gora zena Amanek Mardokeentzat eragina. Erregek ihardetsi zuen: urkha bezate berehala Aman urkhabe hartan berean. Hala egin zen.

        Egun hartan herean Mardokee agertu zen erregeren aitzinerat, Estherek erranik bere osaba zuela. Erregek bereganatu zuen Aman¡ eman zion erresuma, eta eman zioen Mardokeeri, zeina izan baitzen ordu beretik Asuerusen erresumako bigarren gizona. Ikhusi izan zuten Mardokee erregeren palaziotik lekhora berregintza handienean, eta urrezko khoroa bat buruan. Hiri guzia yarri zen bozkarioan. Yuduei iduritzen zitzaien iguzki berri bat altxatzen zela heien argitzeko eta laguntzeko. Lehenbiziko manuaren orde, agertu zen bigarren bat zeinaren bidez hil-arazi behar baitziren yuduen etsai guziak eta Amanen umeak, yuduak hilarazi gogo zituzten egun hartan berean. Molde huntan yuduen izialdura eta bihotz mina izan ziren itzuliak allegrantzietarat.

 

aurrekoa hurrengoa