www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XII. KAPITULUA

Lot hatsantzen da Abrahamganik

Genes. 13.

 

        Abraham bihurtu zenean Sara bere emaztearekin eta Lot bere illobarekin, ilki ziren lekhurat, erran nahi da Bethelerat, frogatu izan zuen aberatstasunei bethi yarraiki behar zitzaien zorigaitza. Biak hainitz aberatsak ziren heien arthaldetako artzainen artean izan ziren guduak erakutsten zuten, iskritura sainduaren arabera, etzirela on elkharrekin egoteko, eta lekhu bera etzela gisa heientzat. Abraham damuztatua izan zen gudu hetaz. Ikhusten zuen urrundanik sehien arteko elkhar ez aditzeak erakhar zetzakeien ondore kaltekorrak, iraganik azpikotarik nausirarat. Emantzen beraz, zen guzia, gudu hei bidea pikatzerat, hastandurik bere illobaganik: goantzen Lotganat, eta erran zioen ez bedi, othoi izan gudurik, zu eta ene artean, ez eta zure eta ene artzainetan; ezen anaiak gara, diot, ahaide hurbillak. Lur guzia zure hautuko duzu: egiten darotzudan othoitz bakharra da eneganik urrun zaitezen: ezker balin bazohazi, nik itxikiren diot eskuinari: zuk eskuin aldea hartzen baduzu, nik harturen dut ezker aldea. Lotek, egiten zitzaion eskaintza hartan, etzuen erakutsi Abrahamen zuhurtzia bera: begiratu gabe heldu zitzaion bidegabeari hastantzean halako gizon batenganik, eta ikhusi behar bidean lehenago egin behar zuela, zer nahi gauza, ezen-ez bere osaba utzi, erori zen bortxa handirik gabe, Abrahamen erranerat, eta ezarri zuen hortik heretik, eta prudentzia guti baten eskasean, bere burua milla hirriskuren ithurburu batean. Emantzen hauratzen beretzat nahi zuen alderdia; eta nola, hautu hartan, ez baitzuen bilhatzen bere begien atsegina baizik, berezi zuen herririk ederren eta agradagarriena, eta hartu zuen Sodoma bere egoitza lekhutzat. Ordu hartan lurraren gainean zen gizonik sainduenaganik lekhorat, erori zen gizon guzietarik gaixtagineen arterat: yo zuen hiri baterat zeinari Jainkoak bere fulia sainduan behatzen baitzioen, eta zeinaren gaixtakeriak ezin yasan baitzetzakeien gehiago.

        Historio huntan ikhasten dire, S. Anbrosiok dakusan bezala, bi gauza. Batak eta bertzeak hainitz dakharkete. Abrahamen egiteko moldetik, ikhusten dugu gudurik ttipienentzat izan behar dugun higintza, eta ez dela zeren fidatu sehietan, gauza hunen gainean: ezen hek dire, asko aldiz guduen ithurburuak; eta lakhet ohi dute gudu heien biztean eta iraun-araztean: berriz Loten maneretarik ikhusten dugu zein gauza premiazkoa den nor nahirentzat, eta beregainki gasteago direnentzat, errexkiegi ez utztea, berek ez dakitela, heien zoriona egiten duten presunak. Edo zein konpanietarik lausterregi hastantzen denak urrikitzeko denbora guzia izaten ohi du. Lot, Jaun-doni Petriren arabera gizon yustu bat zen, bizkitartean ikharatzeko da ikhusteaz zer hirriskutan emantzen, utzi zuenean bere laguna; Abrahamen karitateak urrun zetzakeien harenganik hirrisku hek guziak, berak ere bidea pikatuko zioten egoterat Abraham bezain gizon saindu batekin.

 

aurrekoa hurrengoa