www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV. KAPITULUA

Adamen punimendua

Genes. 3.

 

        Adame eta Eba hasi izan ziren ezagutzen bere eroriko kaltiarra, ikhustetik bulhuziak zirela. Etzuten aitzinagoko bere bulhustasuna ikhusten: orduraino inozentzian zirelakotzat. Aingeruen garbitasun bera zakharketen. Heien gorphutzak izpirituaren meneko ezarriak ziren. Horra zergatik ahalkatu ziren erori orduzo, eta estali zituzten bere gorphutzak phiko hoztoz. Handik berehala, Adamek eta Ebak entzun izan zuten, parabisuko baratzean, Jainkoaren boza; ordean hortaz bozkariatzetik urrun, aitzinago gisa, ihes egin izan zioten, eta gordetzerat egin izan zuten. Jainkoak deithu zuen Adame, eta galdetu zioen non zen. Ihardetsi zioen etzela menturatzen agertzerat bulhuzia zelakotzat. Jainkoak erreportxatu zioen bere desobedientzia, zeinak berak ezagut-arazten baitzion bere bulhustasuna. Adamek nahi izan kuen garbitu bere burua, bere hobena emaztearen gain emanik, zioelarik, harenganik izan zuela fruitu hura, Orduan Jainkoak galdegin zion emazteari, zertako bada hola egin zuen? Emaztea orobat nahi izan zen garbitu hutsa sugearen gainerat egorririk,: urrun da ordean Jainkoa antolatzen baitzen halako exkusa eta estakuruez, hain ageriki hautsi zuten ondoan haren lege saindua. Lehenik, madarikatu zuen sugea, desobedientzia haren lehenbiziko ithurburua bezala; kondemnatu zuen ibiltzerat herrestan, bere sabelaren gainean, eta lurra yaterat; erran zioen oraino sugeari: hark emaztea enganatu zuen bezala, emazteak hari ere noiz bat leherturen zioela burua. Ondoan ekharri zuen bere sententzia bi hobendun heien kontra; kondemnatu zituen, bata nola bertzea, asko atsekabetarat, zeinek ondikoz! Baidiraute orai ere gure baitan. Erran zioen beraz emazteari, emendaturen ziotzala nahikabeak, nekherekin erdiko zela, eta gizonaren meneko beharko zela. Ondoan, erran zioen Adameri: Jainkoaren bozari baino emaztearenari hobeki yarraiki zitzaioenaz geroz, madarikatua izanen zela lurra, elhorriak eta laharrak ekharriko ziotzala, eta bere ogia, kopetako izerdiarekin yanen zuela, atheratzen lur berean sarthu artean. Jainkoak eman ziotzaten Adameri eta Ebari soinekoak, azienden larruz, eginak; eta gaztigu justu haukiei iratxekirik idoia eta trufa, mintzatu zen hitz hautaz: Azkenekotz, Adame gutarik bat bezala bilhakatu da; badaki orai ezagutzen ungia eta gaizkia: ez bekio beraz izan zilhegi yatea biziaren fruitutik: ez bedi bizi eternitate guzian. Jainkoak ordudanik khendu zituen Adame eta Eba parabisutik, eta eman zuen hango athean kerubin bat susko ezpata batekin begiratzekotzat biziaren arbola. Horra beraz nola athera ziren bata eta bertzea nahikara eta delirio guzien lekhu hartarik, isurtzekotzat bertze nonbait nigarrik kharatsenak bere bekhatuaren eta bere dohakabetasun lastimagarriaren gainerat. Handik-harat lurrak etzuen elhorririk baizen hekientzat; aurkhitzen zituzten, alde guzietan, bere bekhatuaren seinale doloragarriak eta gaztigu garratsak. Orhoitzen ziren hastean dastatu zituzten ontasun ezin erranezko, eta heien fagoretan, kreatuak izan ziren hetaz: ikhusten eta frogatzen zituzten bere leihaltasun eskasak erakharri ziotzoten gaitz humiliagarriak. Batzuen eta bertzen arteko diferentzia fuerte hura nihork baino hobeki ezagutzen zuten bere experientzia tristeaz, eta heien izpirituak hartako zuen argiaz; eta horra zerk zaramatzan damurik minenerat. Ikhusten zuten zenbat ume ziren hetarik sorthu beharrak guziei heriotzea berek erran izan ziotela. Gogoeta hunek zaurtzen zituen lehenbiziko bi burasoen bihotzak; hargatik ere, hetaz erran daite, baldin lehenik erori badire gaitskian, hala-hala, penitentzia ere lehenik hek egin izan dutela. Ordean zer penitentzia? Guk ezin konpreni dezakeguna. Egia da, nihor guti mintzo dela penitentzia hartaz; naski uzte izan dadin beldurrez salbamendua ere, bekhatua ethorri den ithurburu beretik heldu dela.

        Ala gizon guziek eskerrak, millaka, bihurtzeko baidiotzate salbatzailleari, nahi izateaz gure burasoen hutsa erreparatu! Hartu izan da, hortakotzat molde guretzat hain probetxagarrian, non elizak deith baidezake Adamen erorikoa, eroriko baitezpadako bat, eta haren hutsa, hutz dohatsu bat, hutz salbagarri bat: denborarekin ethortzeko zen erreparazione hunen orhoitzapen eztia ahal zen Adamen eta Ebaren konsolamendu bakharra bere dolore handian.

 

aurrekoa hurrengoa