www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXXXV. KAPITULUA

Jonathasen garaitia.
Saulen yuramentua.
Jonathas begiratua populuaz

1. Er. 14.

 

        Saul erregetu zenean, eman zioten gudu Jainkoaren populuaren etsaiei; ordean filistindarrak altxatu ziren egundaino baino indar eta su gehiagorekin. Israeldarrek ere bildu zituzten bere tropa guziak. Bi armadak hurbil zirelarik elkharganik, Jonathas Saulen semeak hartu zuen xede bat animo guzizko bati zagokona, eta borthitztua zena Jainkoaren baitako fidantzia oso batez. Hedatu nahi izan zen, ber-bera, lagun bat harturik filistindarren kanparat. Seguratua zen Jainkoak ez dioela behatzen indar gutiagoari, edo gehiagoari, ta eror-araz zezakeiela errexki haren eskutarat etsaien armada handi hura guzia, ungi bazitzaion. Higantzen, astaparka, arroka zorrotz batzutarik etsaien kanparat; hil zituen berehala zenbat filistindar. Etzen bertze deus-ere behar. Izialdura sarthu zen kanpa guzian: huntarainokoan ziren guziak asaldatuak, non bere armez berez baliatzen baitziren elkhar hiltzekotzat, eta ez baitzuten bertze etsai beharrik deseginak izateko. Nahasmendu haren harramantza heltzen zen israeldarren kanparainokoan. Saulek ezagutu zuenekotzat Jonathas etzela kanpan, pentsatu zuen zen guzia. Nahi izan zituen persegitu filistindarrak, eta osatu haren semeak hasi zuen garaitia. Yuramentu egin zuen madarikatua gertha zadiela armadako nor nahi, heldu bazen yaterat, ilhundu gabe. Israeldarrak iragan behar izan ziren eztiz bethea zatzan bide batetarik, halarik ere, etzen bat atrebitu hautsterat Saulen manua. Jonathas izan zen bakharra hautsi zuena, ez yakinean bere aitaren debekua. Nola gose eta flako aurkhitzen baitzen, hedatu zuen ezti hartarat bere zigorraren burua, eta yan izan zuen hartarik guti bat.

        Israeldarrek, gauaz, filistindarren ondoan abiatzeko xedea zaramaten; ordean Saulek nahi izan zuen lehenik Jainkoa konsultatu, yakitekotzat zertarat zohakeien persegitze berri hura. Jainkoak etzioen deusik ihardetsi. Saulek ezagutu zuen handik beretik norbait bazela Jainkoa tarritatu zuena, eta egin zuen yuramentu Jainkoaren tarritatzaille hark galduren zuela bizia, balitz ere Jonathas, haren semea bera. Egin zen zorte yakitekotzat nor ahal zen bada gaixki egillea. Zortea erori zen Jonathasen gainerat. Saulek galdegin zioen seme hari, zer gaixki egin zuen. Jonathasek, auhendatzen zuela bere zorigaitza, ihardetsi zioen bere aitari: bidean nindohala, hartu dut, zigor baten buruan, ezti guti bat, eta horra zerengatik naramaten hiltzerat! Saulek erran zion yuramentu egina zela, eta ezin gibela zitekeiela hari gal-araztetik bere bizia. Israeldarrak yarri ziren Jonathasen alde; libratu zuten bere aitaren eskutarik, hunela mintzo zirela: zer? Jonathasek libratu du mirakuilluzki Israel guzia etsaietarik: zor diogu ezagutzarik handiena, eta errana izanen da bada galdu duela bere bizia? Ez, ez da holakorik ikhusiren: ez dugu ere nahi egin dakion minik gutiena. Hunela begiratu zuten israeldarrek Jonathasen bizia. Saul ez zitzaien gehiago yarraiki etsaiei, eta filistindarrak bihurtu ziren bere herritarat.

        Badire saindu batzu laudatu dutenak Saulen fermutasuna, eta bere yuramentua konplitu nahizko zorrotztasuna; badire bertze saindu batzu errateko aurkhitzen dutenak buraso hartaz. Zer nahi den dela: Jonathasen etsenpluak irakhasten daroku yazartzen khar saindu batekin arimako etsaiei, nahi balin baditugu zebatu. Irakhatsten daroku oraino eztitik yate hartaz, ez garela ibilhi behar munduko atsegin eta nahikaren ondoan, eta eramanik ere garaitiarik konpliena gure pasioneen gainean, orobat bethi atzarriak, eta bethi ikhara zuhur batean behar garela bizi. Hutsik, iduriz, arinena bera aski da maiz tarritatzeko Jaunaren haserradura saindua, eta yauts-arazteko gure buruen gainerat zigorrada lastimagarrienak.

 

aurrekoa hurrengoa