www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXIII. KAPITULUA

Josef bere anaieez ezagutua

Gen. 45.

 

        Gosetea nola baitzohan egun oroz emendatuz, Jakobek laster utzi behar izan zuen Ejiptoan barna goaterat Benjamin, bere semea; beldur zen bizia gal hastanduz geroz harenganik; ordean hala-hala, etzuen nahi goseak hil zezan ume maite hura. Juda hagitz lagundu zen ardietstekotzat Jakobenganik utz zezan Benjamin goaterat: eman zioen bere aitari segurantza guzia, izanen zuela behar zen artha anaia hartaz, eta erakharriko zioela berekin batean: abiatu ziren beraz, eta hartu zituzten emaitzak Josefentzat. Anaia hunek ikhusi orduko bere haurrideak eta Benjamin xumea, manatu zuen heien sar-arazteaz etxean, eta aphain-arazi zuen othuruntza bat hekientzat. Urrun da gogoratzen baitzitzaien haurride hei begitarte arrai haren arrazoina: aitzitik, eman zitzaizkon berehala ikharari zeren ediren zuten bere zakhutan, lehenbizirik eraman zuten bihiaren dirua; beldur ere ziren izan zitezen preso altxatuak: beldur harekin erran zioten Josefen intendantari, berekin zakharketela diru hura. Intendant hura heien konsolatzerat hari zela, eta erakutsten zioten denboran Simeon, heien anaia, agertu zen Josef yartzeko mahainean; bere haurridek adoratu bezala zuten, eta eskaini ziotzoten bere presentak: Josefek hartu zituen atseginekin mintzatu zitzaien eztiki, eta galdegin ziotzoten bere aitaren berriak. Ikhusi zuenean bere anaia gaztea, haren bihotzak gaindi egin zuen bozkarioz, eta desiraru ziotzon zeruko benedikzioneak. Ezin gorde zuen bere bihotzaren samurtasuna; urrundu ere behar izan zen, aphur bat, libertate gehiago utzteko bere nigar gogoei: ethorri zen laster aire arrai batekin, eta yarri zen mahainean bere anaiekin batean: etzen bozkariorik baizen egun hartan guzian. Haurride hek etxerat abian zirenean, Josefek bethe-arazi zituen bihiz, heien zakhuaz, eta bihur-arazi zuen heien dirua, lehen aldian bezala; ordean manatu zien eman zadin haren kopa, edo edateko tokia Benjaminen zakhuan. Abiatu ziren bezain laster, egorri zuen heien ondoan bere etxeko intendanta, zeinak egin baitzituen errenkurak ungia gaizkiaz pagatzeaz, eraman zutenaz geroz haren nausiaren kopa. Eman ziren guziak bere buruen garbitzen halako akusuaz, laudatu ere zuten izan zadin preso emana ebasko hartaz hobendun edirenen zena. Miratu ziren zakhu guziak eta azkenean Benjaminen zakhuan izan zen atzemana kopa hura: gauza horrek harritu eta desolatu zituen guziak, eta hetarik bakotxa nahi izan zen yarri preso, Benjamin ttipiaren orde. Juda zaritzonak bertze guziek baino errekerimendu oraino gehiago egin izan zuen: erran zion ausarki Josefi hitz eman zioela bere aitari berekin erakhartzeko Benjamin, eta seguratu zuen haren aitak gal zezakeiela bere bizia, baldin entzuten bazuen hain maite zuen ume bat gathibu zatzala. Orduan ezin egon zen gehiago Josef; gaindi zohakon bihotza; manatu zituen han ziren guziak ilkhitzerat, eta ikhusi zuenean bere burua bakhar-bakharra bere anaiekin, egin zuen oihu handi bat erratearekin Josef zela. Hitz hunek harritu eta laztu zituen haurride guziak; ordean Josef bera, izan zen heien konsolatzaillea. Erran zioten Jainkoaren nahi berezi batez izan zela hetaz hala tratatua, eta herri hetan gerthatzen zela hek libratzeko gosetetik. Guziak besarkatu zituen amultsuki, eta erran zaroen arren lehia zitezen eramaterat bere aitari halako berri handi bat; nahi zuen buraso hura ethor zakion bere etxeko guziekin. Faraonek etzuen plazerik baizen iragaten zen gauzaz; erran-arazi ere ziotzoten karrosak harat heltzekotzat. Ordu hartan errege hura agertu izan zen printze bati dagokon edertasun guzian, eta eman zuen ezagutzerat Josef bere ministro zuhurraren alderat zuen amodioa eta bihurkhundea.

        Historio hunek, diote elizako aiteek, ematen du bere baitarik erakusterat Josefen eztitasuna, eta giriztinoek nola yakin behar duten idoien ahantzten. Patriarka saindu hura, bera hari da garbitzen eta exkusatzen haren gaizki tratatzailleak, etzaie errenkuratzen; aitzitik, urrundu nahi du gaizkiaren ezagutzak heien baitan sor-arazten duen ikhara. Josefek bere eskutan daduka indar guzia haren gaizki-egilleen punitzekotzat, eta ez da baliatzen bere bothereaz, baizik hei ungi egiteko: ez dute edireten haren baitan begitarte garratz eta dorphe bat, aitzitik amodiozko seinale handienak ikhusten dituzte. Josefen karitateak ezagutarazten daroku Jesu-Kristoren ontasun infinitua. Salbatzaillea izan zenean bere anaia berez saldua, etzioten xoilki barkhatu pairarazi zioten heriotze kruela; gehiago egin zuen; nahi izan zuen isur-arazi zuten odol preziatu hura bera izan zadin heien erospenaren balio dohatsua, eta heien zaurien sendatzeko erremedio guziz miragarria.

 

aurrekoa hurrengoa