www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXX. KAPITULUA

Josefen garbitasuna

Gen. 39.

 

        Bere anaiek saldu izan zutenean Josef, eramana izan zen Ejiptorat, eta han berriz saldua Putifar, Faraonen eunukari zeinak kargu eder bat baitzadukan. Ordean Jainkoak ez ditu behinere abandonatzen inozentak, bere persekuzionetan ere aurkhi-arazi zioen Josefi, lekhu atze batean, bere herrian eta bere haurrideen artean baino bihotz ontasun gehiago. Irabazi zuen bere prudentziaz, modestiaz eta leihaltasunaz bere nausiaren amodioa, zeinak ikhusirik gathibu gazte hark etzuela bere bizitzeko moldean deus sehikarakorik, fidatu baitzioen bere etxe guziaren artha. Dohatsutasun hunen erdian zatzan Josef Putifaren emazteak asaldatu artean haren sosegua pasione izigarri batez. Emazte hark, husuegi artikiz bere begiak Josefen gainerat, hartu zuen bere baitan, haren alderako amodio likhits bat, eta etzuen luzero iduki bere bihotzean gordea: iragan zen laster hitzetarat, hertxatze handitarat, eta azkenean bortxa guzietarat. Emazte hark ikhusten zuen Josefen baitan bethi ezin garaituzko fermutasun bera, zeren beldur handi bat baitzuen Jainkoarentzat, eta denbora berean, errespektu guzia bere nausiarentzat, halarik, ere, ezin zebatu zuen bere pasione itsua; eta etzen nahi izan probetxatu gathibu haren modestiaz. Emazte zoro hark ediren zuen, aldi batez, Josef bakhar bakharra etxean, eta harturik bere soinekotarik nahi izan zuen erakharri, bortxaz, gathibu gazte hura, amorez ezin harenganik ardietsi izan zuen gaizkirat. Herstura hartan, Josefek utzi zuen bere kapa, emazte dohakabe haren eskutan, eta eman zitzaion ihesari. Kreatura ondikozko hura guzia mindua izan zen bere nahia ez konplitzeaz, eta ordu beretik, haren amodioa itzulia izan zen errabiazko herra batetarat; abiatu zen egiten harrabots hainitz etxean, Josefek erakharri nahi izan balu bezala, gaizkirat; bere lohikeria erreportxatzen zioen, eta ahalkarazi behar zuen kapa eskutan zadukana bera baliarazi zuen bere senharraren alderako leihaltasunaren seinale bat izan balitz bezala. Sinhesteko errextasun handiegiak eragin zuen Putifar injustu eta kruel: sumindu zen Josefen kontra, sar-arazi zuen erregeren presondegian, eta hertsiki begirarazi zuen barne hartan.

        Horra, dio S. Anbrosiok, nola beharria hedatzen zaion kalumniari, eta nola ixil-arazten den egia. Emazteki bat mintzo da, eta lekhukorik gabe mintzo da: ikhusten du Josefen berthuteak kondemnatzen duela haren libertinkeria: guziarekin yazarri nahi dio Josef garbiari, eta sakrifikatu nahi du gizon gazte berthutetsu hura: erran nahi da, haren baitan punitzen duela berak ostikatu duen kastitatea. Gauza bera gerthatu zen, dio saindu berak, arienak deithzen ziren heretikoen denboran; orduan ere, Jainkoaren alderako fermutasuna ezin kordoka zezaketeienean, preso altxarazten eta burdinetan ezartzen zituzten Jaunaren legea leihalki begiratzen zutenak. Ordean, yustuak ez beidez, saindu bera mintzo da, izi eta asalda. Jainkoa yautsten da zepoetarat bere maiteekin batean, Josefez errana den bezala, eta etzaizko ahantzten bere gathetan ere. Nola, denbora hetan, Jainkoak bere botherea seinelatzen baitzuen yuiamendu ageriez, baliatu zen orduan emazte haren herraz beraz, ematekotzat Josefi nausitasun oso bat Ejipto guziaren gainean; ordean lege berriko denboran, Jesu-Kristoren eta Martireen etsenpluen ondoan, Josef saindua gisa tratatuak direnek, haren pairakortasuna dute maite bakharrik, eta ez yarraiki zitzaion handitasuna: Jainkoaren eta gizoneen aldetik, betan heldu zaien atsekabeetan, bakharrik Jainkoari behatzen diote, eta ez gizonei. Ez izanagatik hobendun iratxekitzen zaien gaizkiez, badakite, Jaunaren begietan, asko bekhatuz direla kargatuak, eta benedikatzen dute sendatzen dituen eskua, direnean hartaz zehatuak.

        Urrun da, baidute arima justuek batere herrakunderik gaitz nahi dioteneen eta gaitski egin dioketeneen alderat; uzte dute, aitzitik, hobeki behar dituztela halakoak maitatu. Damu eta atsekabetako egunak zaizkote bere biziko egunik doatsuenak: nola seguratuak baidire ez dutela zeren iguriki bere libertate osoa behere huntan, erraten dute Jobekin batean: zerua da bihotzaren lekhukoa eta yuiea; handik igurikitzen dut bakharrik ene inozentziaren yustifikazionea eta ene pairakortasunaren golardoa.

 

aurrekoa hurrengoa