www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIV. KAPITULUA

Jakoben zurubia

Gen. 28.

 

        Esauen haserradura Jakoben kontra, zeren arrapatu zion bere aitaren benedikzionea, sobera zen ageria Rebekak ez ikhuslekotz; berriz ama hura sobera zen bihotz onetakoa, ondore guziei bidea ebakitzerat ez egitekotzat. Hargatik ere uzte izan zuen on zela Jakobek, zenbait denboraz, amor eman ziozan bere anaiari, eta ezti zezan haren kolera, urrunduz harenganik. Nahiago izan zioen khendu bere buruari seme maite haren ikhusteko atsegina, eta bilhatu haren seguramendua. Rebekak hartu zuen Jakoben ezkontzaren estakurua izatekotzat Isaakganik, ume hari eman zioen abisuaren laudamena: erran zioen beraz bere senharrari, ezin onhets zezakeiela Jakobek hartzea emazte bat Kanaango alderdi hetan, eta egin zezan Esauk bezala, zeinak hartu izan baitzituen bia herri berekoak, haren burasoek hortaz zuten damuan batere sarthu gabe. Rebekak othoitztu zuen Isaak egortzeaz Jakob Mesopotamiarat, Bathuel baitarat, ezkon zadintzat alde hetan. Isaak erori zen hortarat, eta egortzean bere semea alde hetarat, errereberritu ziotzon benedikzione lehen eman ziozkon guziak. Jakobek utzi zuen ordu beretik bere herria, haren kontra mindua zen anaiaren haserradurari ihes egitekotzat. Ez zohan emazte baten bilha, presuna aberats bat bezala, mundutiarrek nahi ohi-tuzten edergaillu eta berregintzan. Agertzen zuen pobreziak erakutsten zuen miragarriki pobrezia giriztinozkoa. Bere bidean zohala, baratu izan zen, iguzkia sartu zen ondoan, herrizka batean; eman zuen barri bat bere buruaren azpian, eta lokhartu izan zen. Ordean izan zuen lotan bisione bat, edo gauzen ikhusteko dohain bat, ezagut-arazten zioena presuna pobreek, eta zuzen kontra persekutatuek edireten zutela Jainkoa, eta halakoak zaduzkala beregainki bere artharen azpian; eta, egiaz, Jakobek ikhusi zuen lo hartan zurubi bat, zangoa lurraren gainean zuena, eta heltzen zena zerurainokoan: zurubi hura zen, guzia bethea aingeruez, goiti-beheiti zabiltzaneez, eta Jainkoa zatzan zurubi haren gaineko buruan, hari zatxeikola, eta erraten zioela Jakobi: Ni naiz Abrahamen Jainkoa eta Isaaken Jainkoa. Emanen darotzut lo zauden lur hori. Zure umeak lurreko herrautsa bezala emendaturen dire, eta munduko populu guziak izanen dire benedikatuak zure leinutik atherako denaren baitan. Agindu zioen yarraikiko zitzaiola helduko zen alde guzietarat, eta gero, bihur-araziko zuela utzten zuen lur bererat, eta han konplituren zituela bere agintza guziak. Jakob atzarri izan zen lo pisu batetarik bezala, eta guzia laztua ikhusirik heldu zen gauzez, abiatu zen erraten oihuz; lekhu hura ikharagarria zela han aurkhitzen zenaz geroz Jainkoa bera.

        Bisione hark eta zurubi misterios hark erran nahi zuen, Jaunaren probidentziak bethi artha handi bat izanen zuela haren alderat leihal egonen ziren guziez; heiekin edirenen zela hekien atsekabetan, eta desterratuak izanen ziren lekhutan; aingeruak ere bere aitzinean izanen zituztela ofritzekotzat Jainkoari heien beharrak eta othoitzak; eta ekharriren ziotzatela zerutik Jaunaren graziak eta konsolazioneak. Erran nahi da beraz, Jainkotiarrek ez dutela zeren izan beldurrik gizoneen aserraduraz, ez eta bere anaien aiherkundeaz. Hauk guziak ez dire baliatzen, baizik hobeki erakhartzeko Jainkoa heien laguntzerat. Jakobek, atzarzearekin, erran zituen hitz hauk: Ala lekhu hau ikharagarria baida! Hau da Jainkoaren etxea, eta zerua beraren athea. Hitz hauk diot, izan dire geroztik zuzenki iratxekiak eta aplikatuak gure elizeen saindutasunari, zeren hetan edireten baida, bertze orduz, Jakob lagundu zuen Jainko hura bera. Oxala! sartzean elizetan, Jakoben hitz berak bagintu ahoan, eta sentimendu berak bihotzean! Ala nahi izateko baida aurkhi gaiten ikhara saindu batez betheak, gizon miragarri hura bezala, fedeak gure aldaretan dela irakhatsten darokun majestate adoragarriaren begietan!

 

aurrekoa hurrengoa