www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVI. KAPITULUA

Jakob bihurtzen da

Gen 31.

 

        Laban bekaxtu zitzaion Jakobi zeren Jainkoak hedatu zituen haren buruaren eta haren ontasunen gainerat bere benedikzioneak, hargatik ere Patriarka saindu hark uzte izan zuen prudentziaren arabera zela utz zezan Mesopotamia, bertze orduz, Kananeako lurra utzi zuen xede beraz. Gogoeta hau zarabillan, bainan etzen menturatzen obretan ematerat, beldurrez deusere egin bere burutarik; ordean Jainkoak berak manatu zioen bihurtzeaz bere sor-lekhurat, eta agindu zioen beiraturen zuela Esau, bere anaiaganik. Jakob eman zen eginbidetan mezu hunen, ixil-ixila, konplitzeko, eta atheratzekotzat Mesopotamiatik harat hedatu zen planta berean; erran nahi da, iheska zabillan bat bezala. Deithu zituen, Rakel eta Lia, bere bi emazteak, yakintsun egin zituen bere xedeaz: laudatu izan zuten, eta nahi ere zitzaizkon yarraiki. Jakob athera zen etxetik, Laban han etzela, eta hari deusere adiarazi gabe, eta eraman zituen berekin zituen guziak. Labanek entzun zuen, bet-betan, nola hustu zuen Jakobek etxea, eta yakin zuenean eraman zitzaizkola bere idolak, yarraiki zitzaion, suminduran, zazpi egunez, Jakobi. Atzeman zuen Galaadeko mendiaren hegian; ordean haren hurrenerat zenean, agertu zitzaion, gauaz, Jainkoa, eta debekatu zioen egitetik gaizkirik batere Jakobi. Labanek ikhusi zueneko, urrundanik Jakob, egin zituen bere errenkurak, boza altxaturik, zeren, horrela zaramatzan haren bi alabak, etsaieen gainean hartu lituzken bi gathibu izan balire bezala. Erran zion oraino gaizki egin zuela bere xedea hari gordetzeaz; berak segituren zituela ohorezki, eta izanen zuela konsolamendua egiteko bere alabei azken adioak: etzuela gaitzezten nahi zadin bihurtu bere Jainkoeen herrirat; ordean etziotzala ebatsi behar harenak. Hits huntan, Jakob abiatu zen mintzatzen: bere burua garbitu zuen etxetik ixillik ilkitze hartarik: erran zioen etzela ebaskoz hobendun; etzuela hartu Jainkorik, eraman eta hil-araz zezala, nahi balin bazuen, heien hartzaillea. Jakobi guti gogoratu zitzaion zer iragaten zen; urrun da baitzakien Rakel yabetu zela idola hetaz.

        Laban abiatu zen artha handirekin idol heien ondoan, eta sartu zen Rakelen egoitzan nahiz hek kausitu. Emazte hunek gorde zituen berehala ongarriaren azpian, eta eman zen bera haren gainean; othoitztu zuen Laban ez gaitzezteaz baldin ez balin bazen altxatzen hari agur egiteko, zioelarik aldi gaitz zuela. Labanen bilhatzeak alfer izan zirenean, Jakob, hasi zen, bere aldian, errenkuratzen haren alderako ihardukitze hain zuzen kontrakoaz. Azkenekotz hek bien izpirituak eztitu ziren: egin zituzten bakeak; eta urruntzean elkharganik agindu zioten, yuramentuaren azpian, batak bertzeari, bethiereko adizkidetasuna.

        Hemen S. Anbrosiok admiratzen du Jakob prestua, munduarekin ihardukitzean izan behar den zuzentasunaren eta zuhurtziaren etsenplu eder bat bezala. Jakobek etzuen deus ere bererik, baizen berekin hartu zituenak bertzeen beharrean ez izateko. Ez du, egia da, deusik galtzen beretarik; hala-hala, ez du deusere idukitzen bertzerenik. Ontasunak bildu zituen egin gabe arima bati bidegaberik, aitzitik, zeini bere probetxua izan-arazirik. Zenbat ere Labanek gathibutasunean baitzadukan Jakob, eta ezbaitzion on handirik nahi, ezin debekatu zuen ontasun hainitz biltzetik eta berekin eramatetik, harenganik urrundu behar izan zenean. Labanen moldegaitzkeriak amor eman behar izan zion Jakoben emetasunari. Gizon miragarri hau, zuzen, zuhur eta Jainkoaren izpirituaz gidatua agertzen zen gauza guzietan.

        Ala milletan dohatsu baida, dio San Anbrosio berak, etsaiari eta munduari erran ahal diozoketena, Jakobek bezala: ikhus ezazue baden ene baitan, deusere zuenetarik; eta, balin bada, har ezazue! Ala Rakel ere orobat baida dohatsu utzteaz familia idolatre bat, ihes egiteaz Jainko faltsoen adoratzaille bati, eta ostikatzeaz bere aitaren idolak! Rakelek irakhasten diote alaba giriztinoei ez dutela egin behar burasoen nahia, sakrifikatu nahi dituztenean munduari eta banaloriari. Halako ordutan behar dituzte utzi bere burasoak yarraikitzekotzat salbamenduari. Bertzela, erakutsiren daroe bere aita, amei Jainkoarentzat baino amudio gehiago; eta hortik beretik bereganaturen dute zeruko haserradura saindua.

 

aurrekoa hurrengoa