www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XCVIII. KAPITULUA

Dabitek ezagutzen du bere bekhatua

2. Erreg. 12.

 

        Erran behar da bekhatuak ilhunbe lodiak hedatzen dituela bihotzerat! Dabit egon zen, urthe bat iragana, bere baitan sarthu gabe. Azkenean, Jainkoak egorri zion Nathan, hunela mintzatu zitzaiona: bi gizon aurkhitzen ziren hiri batean, bata aberatsa, eta bertzea erromesa. Aberatsa hainitz ardi eta idien yabe zen, eta erromesak etzuen munduan bertze deusere, baizik ardi ttipi bat, berak erosia, eta berak hazten zuena bere haurreen baltsan, bere ogitik eta bere edaritik, eta maite zuena bere ume bat bezala. Arrotz bat ostatatu izan zen aberats haren etxean; ordean aberatsak etzuen nahi izan gutitu bere arditarik eta bere iditarik yaterat emateko arrotz hari; bainan hartu zuen erromesaren ardi bakharra, eta hura eman zioen yaterat bere arrotzari. Solas hau entzutean, Dabit sumindu zen guzia aberats haren kontra, eta erran zion Nathani: halako gizon batek merezi luke heriotzea, lauetan gehiago goztaren zaio hala egiteaz, eta ez guphidetsteaz erromesaren ardia.

        Orduan Nathanek erran zion Dabiti: zu zara gizon hura bera: huna nola mintzo den Israelgo Jainkoa: sakratu zaitut Israelgo erregetzat, libratu ere bai Saulen eskutarik: ezarri zaitut Israel eta Juda guziko nausi; baldin hauk guziak ez badire aski, ekharria naiz hainitz gehiago egiterat. Zertako bada arbuiatu duzu ene hitza egiterainokoan gaixkia ene begietan? Hil duzu Uri, eta yabetu zara haren emazteaz. Zeren hil duzun Uri amonitarren ezpataz, ezpata ez da ilkiren zure etxetik: zure etxe bihotzean sor-araziren tut zure zorigaitzak: harturen tut zure begietan, zure emazteak, eta emanen diotzat bertze bati. Zuk gauza hori ixillik egin izan duzu, eta nik eginen ditut erranik heldu naizenak Israel guziaren begietan, eta argi zabalean. Dabitek ihardetsi zuen: Oi! bekhatu egin dut Jaunaren aitzinean. Ezitzaion gaitzitu Nathanen solasa: etzioen erran zer zen bada hura, bere erregeri hala mintzatzekotzat; ahantzi zitzaion, ordu hartan, errege zela; etzen orhoitzen bere gaixkiaz baizik. Nathan urrundu zen Dabitenganik; eta hil zen zazpi egunen buruko, Dabitek Uriren emazteaganik izan zuen umea. Bethsabeek izan zuen gerorat bertze ume bat, Salomon zaritzona. Jainkoak maitatu zuen ume hau, eta eman zioen Nathanen bidez, deithuratzar Jainkoaz maitatua.

        Dabitek erratean bekhatu egin dut, etzen mintzo Saul, eta giriztino gehienak bezala: etzen mintzo bakharrik mihiz: haren urrikia bihotzaren zolatik heldu zen: ezagutu zuen bere bekhatua, eta ordu beretik, etzuen nigarrik aski haren borratzeko. Nork egundaino egin izan du halako penitentzia dorpherik? Nork egundaino hala humiliatu du bere burua? Dabitek, errege handi bat zelarik, nahi izan du yakintsun egin mundu guzia bere bekhatuez. Etsenplu ederra, gure urgileria guzia suntsi-arazi behar duena! Zenbatak ez othe dire asko bekhatuz hobendun direnak? Dabitek baino maizago Jainkoaren lege saindua hautsi dutenak! Ordean hainitzak aurkhitzen othe dire, Jainkoaganat zinki bihurtzen direnak, bere buruak, Dabitek bezala humiliatzen dituztenak, hitz batez, yarraikitzen, hurbiltzen ere zaizkonak errege miragarri haren penitentzia ezin erranezkoari!

 

aurrekoa hurrengoa