www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVII. KAPITULUA

Jainkoak punitzen du Abimelek

Gen. 20.

        Sodoma sutan eman izan zenetik lauster, Abrahamek utzi behar izan zuen zagoen lekhua heltzekotzat Jerarat. Harat zenean, erran zuen Sara bere emazteaz mintzo zela, arreba zuela. Abimelek, herri hetako erregek altxarazi zuen Sara, eta erakharri bere palaziorat; ordean Jainkoa agertu zitzaion gauaz ametsetan, eta erran zioen: Galduko duzu bizia, emazte hori altxarazte sari, ezen senhardun da. Abimelekek ihardetsi zuen: Zer, Jauna! gabeturen duzu bada biziaz fede onean, eta yakin gabean dohan inozenta? Gizon hark berak erran darot arreba zuela Sara, eta Sarak ere erran darot anaia zuela Abraham: ikhusten duzu beraz ez nuela gaizki egiteko xederik. Jainkoak erran zion errege hari: Badakit zure fede onaren berri, hargatik ere begiratu zaitut bekhatutik. Bihur diozozu senharrari bere emaztea; ezen profeta bat da: eginen dio Jainkoari othoitz zuretzat, eta biziko gara: bertzela, yakin zazu, zu eta zure etxeko guziak, hillak izanen zaretela.

        Abimelek laztua izan zen Jainkoaren mehatxuez: erakharri zuen Abraham beregana, eta erran zion: Zerentzat iharduki duzu molde hortan gure alderat? Zer gaizki handi egin ginduen bada yauts-araztekotzat bekhatu bain izigarri bat ene buruaren eta ene erresumaren gainerat? Zer xede ahal zindukeien? Abrahamek ihardetsi zuen: Beldur nintzen etzela Jainkoaren beldurtasunik bazter hautan, eta hil nintzaten yabetzekotzat ene emazteaz, hargatik erran dut ene arreba dela: hala ere da, ezen aita beraren ume gerthatzen gara, ez dugun arren ama bera: bertze alde, ziotzan Abrahamek: Jainkoaren mezuz, ene etxetik athera geroz, othoitztu izan dut Sara errateaz orotan haren anaia naizela. Abimelekek egin zion Abrahami emaitza hainitz; eta Saraganik urruntzean, erran zioen emazte huni hirri aire batekin: eman diotzat zure anaia delakoari milla peza diru. Erosiren duzu hetaz oihal edo tela bat, hartaz estaltzeko zure burua, munduak yakin dezantzat ezkondua zarela. Abimelekek gomendatu zioen oraino Sarari ez erakhartzeaz nihori bidegaberik.

        Jainkoak, lege zaharrean berean, zorrozki manatzen zuen ezkontzaren alderako leihaltasuna, eta dorpheki punitzen manu hura hautzten zutenak. Bertzelako leihaltasun eta errespektu galdetzen du orai giristinoen arteko ezkontzak: altxatua da sakramendu bat izateko ohorerat; nolako leihaltasuna ez dagoko beraz batasun saindu hari? Zer punimendu ikharagarri ez dute igurikitzeko Jaunaren justiziatik sakramendu handi haren saindutasuna zaurthzeko atrebentzia luketenek, gogoz ere?

 

aurrekoa hurrengoa