www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXII. KAPITULUA

Jakob eta Esau

Genes. 2 5.

 

        Iragan ziren oraino zenbait urthe Isaaken eta Rebekaren arteko ezkontza dohatsutik, Abrahamen heriotzeraino. Azkenean, Jainkoak deithu zuen beregana gizon saindu hura; nahi zuen goza zadin hain fede bizirekin bilhatu zituen ontasun bethikoez. Begiratu zuen Jainkoaren alderako leihaltasuna azken hatseraino atseginik baizen etzuen behatzeaz bere buruari gizon desterratu baten oinean, eta arrotz bat izan balitz bezala Kananeako herrian: ez zitzaion ere behinere gogoratzen bihurtu behar zela Kaldearat: bere arrazoina bethi sumetitua zadukan bere fedeari; era Jainkoarenganako haren amodio khartsuak garaitzen zituen bethi haren yaidura eta afekzione bizienak. Jainkoari arthoski yarraikitzen zitzaion gerthakari guzietan. Sara, bere emaztearen edertasunak, eta Lot bere illobarenganako amudioak; ezarri zuten Abraham herstura handitan; ordean bere zuhurtziak eta bere animoak athera zuten egitekotarik. Patriarka saindu hura hil izan zen ehun eta hirur hogoi eta hamabortz urthetan, zahartze doatsu batean bere egun guziak betherik, eta haren arima ezarria izan zen hura baino lehen mundutik athera ziren arima justuen baltsan. Isaakek eta Ismaelek ehortzi zuten Abrahamen gorphutza berak Efronen erosi zuen zilhokan.

        Jainkoak, iskritura sainduaren arabera, hil zenean aita, benedikatu zuen Isaak haren semea. Isaakek eta Rebekak etzuten dohatsutasun guzian bizitzeko deuseren eskasik, lekhat, ume batena. Egon ziren elkharrekin hogoi urthe haurrik izan gabe. Azkenean, Jainkoak entzun zuen Isaaken othoitza Rebeka gerthatu zen bi seme biritxiz izorra. Amaren sabelean berean, bi haur hek yarri ziren elkharren kontra guduan. Gauza hunek laztu zuen Rebeka, eta hurren urrikitan zen ez gelditzeaz bere agortasunean. Konsultatu zuen Jainkoa, nahiz yakin zer erran nahi zuen gudu fuerte hark. Jainkoak ihardetsi zioen, sabelean zakharzkeien haur hek, bata bertzearen kontra izanen ziren bi populuen buruzagi gerthaturen zirela, eta zaharrena gazteenaren azpiko beharko zela.

        Ethorri zenean erditzeko muga, Rebekak eman zituen bi haur mundurat. Lehenbizirik sorthua zen gorrikara, eta illetsua. Esau izan zen haren izena: laster yarraiki zitzaion bertzea, oinetarik zadukala bere anaia: Jakob izan zen bigarren hunen izena. Bata eta bertzea handitu zirenean, Esau eman zitzaion osoki ihiztatzeari, eta bethi landaz landa, zabillan. Jakobek etzuen gustu bera; aitzitik etxean deskantsu egotea zuen lakhet. Isaakek bazuen amudio berezi bat Esauentzat, zeren yan-arazten zioelakotzat bere ihizkitatik. Rebeka, berriz, ekharriagoa zen Jakobentzat.

        Egun batez, Jakobek aphaindu zuen ilhar guti bat yatekotzat; Esauk, etxerat zenean ihizitik, guzia nekhatua eta gosez hurrendua, othoitztu zuen bere anaia hari emateaz ilhar hek. Jakobek ihardetsi zion: Bai, emanen darozkitzut, utzi nahi badauzkidatzu lehenbizirik sortzeari darraizkon zuzenak. Gizonaren flakezia ahalkagarria! Esau erori zen berehala hartarat.

        Errateko hainitz edireten dugu Esauen gainean: kondenatzen dugu arrazoinekin haren zoramendua saltzeaz, momento bateko atseginagatik, bere zuzen eta ontasun guziak. Ordean Esau baino zuhurragoak othe gara ethorkizunaz orhoitu gabe, arte lahurretako atsegin eta nahikaren ondoan gabiltzanean! Zenbatak, gure artean, zeruko primuza, ontasun eternalak arbuiatzen, sakrifikatzen dituztenak ez deuzkeria batentzat!

 

aurrekoa hurrengoa