www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXV. KAPITULUA

Ejiptoko emaginak

Exod. 1.

 

        Jakob bizi izan zen deskantsuan hama-zazpi urthez Ejiptoan: ikhusi zuenean hurbiltzen zitzaiola hiltzeko muga, erakharri zuen Josef, bere semea, eta othoitztu zuen, hiltzen zenean, eraman-araz zezan haren gorphutza bere burasoen hobirat. Benedikatu zuen bere umea, eta hil izan zen ehun eta berrogoi eta zazpi urthetan. Iskribu sainduak erraten daroku, Josefek artiki zuela bere burua, nigarretan, bere burasoaren gainerat, eta urrindarazi zuela haren gorphutza. Auhendatu izan zuen ondoan zenbait egunez, grazia galde-arazi zion Faraoni, printze hari gehienik hurbiltzen zitzaien arartekotasunaz altxarazteko bere aitaren gorphutza Kanaango lurrerat. Ejiptoan ziren lehenbiziko presunak yarraiki zitzaizkon ahukuari. Josefek ezar-arazi zuenean Jakoben gorphutza Abrahamenaren eta Isaakenarekin batean, bihurtu zen Ejiptorat, eta bizi izan zen egundainoko nausitasun beraekin. Hunenbat prudentzia, ontasun eta desintresamendu aurkhitzen zen haren baitan, non uzte baitzuen etzela izan altxatua, baizik bertzeei ungi egitekotzat. Ezagutu zuenean laster hiltzekoa zela, galdegin zioten bere anaiei, Jakobe, bere aitak hari berari galdeturikako grazia bera: erran nahi da, othoitztu zituela hel-arazteaz haren hezurrak Kanaango lurrerat. Hala agindu zioten. Hil izan zen handik laster, ehun eta hama zazpi urthetan, Ejiptoko nausi izan zen ondoan, lauetan hogoi urthez. Urrindatu zuten haren gorphutza, eta eman, denbora bateraino, Ejiptoko hobi batean.

        Josef hiltzenetik zenbait urtheen buruan, ganbiamendu handi bat gerthatu zen alderdi hetako egitekotan. Errege berri batek, hebreuarren etsaia zenak, orobat Faraon zaritzonak (izen hau zakharketen Ejiptoko erregek), izatetik urrun populuentzat haren aitzinagokoen arraitasun eta konsiderazione bera, aitzitik, bekaxtu zitzaien zeren hagitz emendatzen hari ziren. Bere buruari eman zioen behar ziruela gal-arazi. Hartakotzat yokatu zen zuhurtzia handirekin. Lehenbizian erakharri zituen yende hek adrilluzko, eta lurrezko bertze lan nekhagarritarat. Ordean haren hartzeko moldeak gehiago baizik etzuen emendarazten populua: hortik beretik ageri zen munduko penak eta lazeriak, eliza oraino gehiago hedarazteko beharko zirela baliatu. Faraonek, nahiz bere xederat heldu, hartu zuen bertze bide bat, zeina baitzen hil-araztea ume ordots guziak. Beraz manatu zituen emaginak, Israelgo emazteak lagunduko zituztenean erditzetan, bizia eramateaz heien ume ordotsei, sabeletik lekhora. Hulako manu barbaro batek laztu zituen emaginak, Jainkoaren beldur zirelakotzat. Etzuten obedientzia ekharri, nahiz guphidetsi hobenik gabeko haur gaixo batzu; desobedientzia hark eman-arazi zuen Faraon fulian bezala. Manatu zioten bere yendei hartzeaz ume ordotsak, eta artikitzeaz Nileko urerat; eta egin ziotzaten errenkura minenak emaginei, ez bethetzeaz haren manuak.

        Faraonek gaitzetsi balin bazituen emagin hek, Jainkoak, hala-hala, saristatu izan zuen, iskritura sainduaren arabera, heien desobedientzia merezimenduzkoa, altxatuz heien etxeak. Egia da bada gaizki hartu zuela erran zuten gezurra bere buruen garbitzeko ez obeditze hartaz; halarik ere benedikatu zuen alhargun hek agertu zuten urrikalmendua, hestura inyustu hartan. Iduri du naturalesaren sentimendu guziak bilduak aurkhitzen zirela emazte bakhar hetan. Populu oso bat eta erresuma guzia eroriak ziren denboran, printze kruel baten manu zein nahitarat, alhargun hek ziren bakharrik Jainkoari hobeki behatzen ziotenak ezen-ez gizonei, eta agertzen zutenak Faraonez baino beldurtiago zirela Jainkoaz. Oxala, dio S. Augustinek, iratxeki baliote urrikalmendu laudagarri hari, egiaren alderako amudio gehiago, eta eman izan balire alegeraki sakrifikatuak izateko menean, gezurrik erran baino lehen haur heien bizia begiratu nahizko xedez! Bai, milletan hobe izanen zen emazteki heientzat hil ere izan balire, bere nahitarat, bere buruak ezarri zituzten hirrisku hartan, handik atheratzerat egin gabe egiaren goztuz. Molde hartan, saindu bera mintzo da, ikhus zetzaketeien bere etxeak deseginak lurraren gainean, ordean aurkhituko zuten zeruan bertzelako etxe bat, bethi iraunen zuena.

 

aurrekoa hurrengoa