www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

CIX. KAPITULUA

Hamar tribuek utzten dute Roboam

3. Er. 12.

 

        Hil zenean Salomon, Roboam haren semea hedatu zen Sikemerat. Israel guzia bildua zen lekhu hartarat haren erregetzat ezagutzeko. Jeroboam ere ethorria zen bilkhu hartarat Ejipto bere ihes-lekhutik. Jeroboam eman zen populu guziaren buruan, eta hura nola mintzatu zitzaizkon Roboami: zure aitaren uztarria pisuegia zen guretzat; haren arintzerat egin behar duzu: ekhar gaitzatzu eztikiago eta arraikiago: molde huntan zerbitzaturen zaitugu. Roboamek ihardetsi zioten: zatozte hirur egunen buruan.

        Populua aldaratu zenean, Roboamek hartu zuen zaharren abisua, haren aitak egiten zuen bezala: galdegin zioten zer ihardetsi behar zion populuari; zaharrek erran zioten: amultsuki agertzen balin bazara, eta onhetsten balin baduzu populuaren galdea, eskuraturen tutzu guziak behin bethikotzat. Zaharren abisu hau etzen Roboamen gogarokoa. Galdetu zioten bere haurreko lagun, eta bethi berekin zituenei zer zioten populuaren galdeaz. Gazteak mintzatu ziren gazte bezala, eta arinkiegi; erran zioten erregeri: huna zer ihardetsi behar diozun populuari: ene erririk ttipiena ene aitaren gorphutza zen baino lodiagoa da: diozue uztarri pisu bat eman darotzuela: bada, nere uztarria oraino pisuagoa izanen da. Zigorrekin zehatu izan zaituzte; bada nik zehaturen zaituztet burdinezko puntak dituzten azoteekin.

        Erran bezala, Jeroboam eta populua hedatu ziren, hirurgarren egunean, Roboamganat. Errege hunek ihardetsi zioten gizon gazte heien hitz berez. Populuak egin zuen munduan egin ahala, nahiz amoratu errege; ordean guziak alferretan izan ziren. Hori ikhusirik, abiatu zen erraten: zer aria dugu Dabitekin? Zer on dukegu igurikitzeko Isairen semeaganik? Israeldarrak, bihur zaitezte zuen etxetarat; eta zuk, Dabit, goberna zazu zure etxea zaitzun bezala. Horra nola israeldarrak hastandu ziren Dabitenganik. Berezi izan zuten Jeroboam bere erregetzat. Judako eta Benjaminen tribu bakharrak izan ziren Dabiten ethorkikoari yarraiki zitzaizkonak.

        Roboam bihurtu zenean Jerusalemerat, bildu zituen haren alderat leihal agertu ziren bi tribuak. Eman zen ehun eta lauetan hogoi milla gizonen buruan israeldarri gudu ematekotzat, eta hetaz nausitzekotzat; ordean profeta bat, Semeias zaritzona, hurbildu zitzaien Jainkoaren mezuz, eta mintzatu zen hitz hautaz: huna Jainkoak zer dioen: ez loth bideari, eta ez guduka zuen anaieen kontra. Bat-bedera bihur bedi bere etxerat. Roboamek eta harekin zirenek entzun zutenean Jaunaren hitza, utzi zuten Jeroboamen ondoan abiatzeko xedea, eta bihurtu ziren bere lekhutarat. Molde huntan, Israelgo erresuma izan zen partitua bietarat: hamar tribuentzat zen alderdiak itxiki zuen Israelgo erresumaren izena, eta bertze alderdiak zakharken Judako erresumaren izena. Jeroboamek egin zuen bere egoitza Sikemen, eta Roboamek berea Jerusalemen.

        Erregerik zuhurrenak, nork erranen zuen? Utzten du bere erresuma handia seme arin eta funts gutitako baten eskutan. Zer gerthatzen da? Jainkoak ematen du erakutsterat bera dela populuen eta erregeen nausi guzien gainekoa. Punitzen du aita, semea punitzean. Roboamen arinkeria da punimendu bat bezala, zeinetaz Jainkoa baliatzen baida Salomonen erorikoari yazartzeko. Ala prezatzeko baidire abisu zuhur eta Jainkoaren araberakoen emailleak! Hetaz gidatzen dena ezin dohake xuxen baizik salbamenduko bidean. Zenbat behatztopa eta eroriko ez darraizko abisu arinegi eta bihotz gaixki erregelatua den batetik heldu direnei! Aithor agun urrikaltzeko direla abisu gaixtoen hartzailleak, eta ez gutiago, heien emailleak.

 

aurrekoa hurrengoa