www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVIII. KAPITULUA

Isaak sortzen da.
Ismael khendua da

Gen. 21.

 

        Jainkoak konplitu zuen Sarari eman zioen hitza, hark erran bezala, eta hark seinalatu mugan: izan zuen bere zahartasunean ume bat. Orduko Abrahamek bazituen ehun urthe: eman zion izentzat Isaak, eta zirkonzisatu zuen zortzigarren egunean. Sarak nahi izan zuen berak hazi ume hura. Ethorri zenean bulharra utzteko denbora, Abrahamek eman zuen othuruntza handi bat erakutstekotzat bere bozkarioa. Sarak ikhusirik Agaren semeak zehatzen zuela Isaak, dostetan hari zirela, erran zioen Abrahami: Khenzazu gathibu hori bere umearekin: ezen-ez da izanen errana gathibu baten umeak partituren duela primuza Isaak ene semearekin. Saraen othoitzak damuztatu zuen Abraham; ordean Jainkoak erran zion: Egizu Sarak erran darotzun guzia; ezen Isaakganik ilkiren da zure izena ekharriko duen ethorkia. Abraham yeiki zen goizik; hartu zituen ogi bat eta ur untzi bat; ezarri zituen Agaren sorbaldeen gainean; eman zioen Ismael bere semea, eta khendu zuen bere etxetik.

        Agar, khendua izan zenean Abraham baitarik, iragan zen Bersabeko morturat. Urak eskas eginik, eman zuen bere haurra arbola baten azpian, eta urrundu zen aphur hat harenganik, ez nahiz ikhusi hiltzen bere umea. Auhen eta nigarretan zatzala, aingeru batek deithu zuen zerutik, eta altxatu zion bihotza: manatu zion artha izateaz Ismaelez, zeren leinu handi baten aita izan behar baitzen. Aingeruak erakutsi zioen ordu berean, urezko ithurri bat: laguntza hunek etzuen guti konsolatu Agar. Ur hark hazkartu zuen Ismael, eta bizi izan zen mortuan.

        Saraen etsenpluak irakhasten diote ama guziei bere umeen haztean behar dituztela beregainki bilhatu bere ohorea eta atsegina. Erran daite ez direla ama, erdizka baizik, hortan huts egiten dutenak; eta egiaz zerk hobeki sor-araz eta atxik-araz dezake umeen eta ameen arteko amodio odolak berak errekeritzen duena, umeen hazteko eginbide zuzenak baino? Elizako aitek hagitz gomendatzen diote ama giriztino guziei bere haurrei berek emateaz bulharra, egin ahal bezanbatean. Zenbat, bizkitartean ama lako ez antsiatasunaz, guritasunez edo nekhe guti baten guphidetstekotzat, bere umeak largatzen dituztenak unhide atzetarat, eta bere buruak deskantsu daduzkatenak gauza hunen gainean! Zer ahalkeria halako ama lazoentzat ikhusteaz bestiek berek, ezin bertzez, utzten dituztela bere umeak bulhar atzetarat?

        Odolak bezala, errelijioneak ere erakharri behar lituzke amak bere umeak berek hazterat, Herbaltasunak, edo bertze arrazoin onek gibelatzen badituzte eginbide hunen bethetzetik, artha zorrotz hat hartu behar dute, unhide osasuna onetakoen, humore eztitakoen eta bizitze ona daramateneen bilhatzeko: ezen, mirikuen arabera, haurrek hartzen ohi tuzte unhideen yaidura berak, onak eta gaixtoak.

 

aurrekoa hurrengoa