www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLVIII. KAPITULUA

Tabernaklea eta allientziako arka

Exod. 27.

 

        Moisek eraman ziotzan beraz populuari legearen tablak. Ikhusi zuenean bere mundua ekharria zela Jainkoari leihalki obeditzerat, eman zen, oso-osoa, egin bidetan obratzeko Jainkoak manatu ziotzanak, mendi gainean egon zen berrogoi egun hetan. Batere lanari lothu gabe, bil-arazi zuen populua, eta egin zuen yakintsun Jainkoak egiteko manatu ziotzon gauza guziez, nahiz bakotxak eman zezan, bere araberako laguntza, hanbat obra egitekotzat. Moise mintzatu zen bezain lasler, israeldarrek ekharri zituzten bere edergaillu baliosenak; emaztekiek ere ez zituzten guphidetsi bere beharritakoak, brazeletak, errestunak, ez eta bere yarrorik aberatsenak. Populuak eman zituen oraino estofa zituen ederrenak eta urrin-onak. Jainkoak hautatu zituen Beseleel eta Ooliab obra guzien aitzindaritzat, bethe ere zituen bi gizon hek bere izpiritu sainduaz eta zuhurtziaz. Hunenbat ontasun ekharri izan zen, non Moisek eragin behar izan baitzuen oihu nihork gehiago deusik ez ekhartzeaz. Lehenbiziko obra izan zen tabernaklea.

        Huna nolakoa zen: bazituen hogoi eta hamar beso luzetasunean, eta hamar zabaltasunean: taulak zituen asentutzat, eta dela barnetik, dela kanpotik, estalia zen estoferiez: barnekoak ziren den baliosenak, eta kanpokoak ziren larru, denbora txarrari ihardetsteko on zirenak. Barneko estoferian ikhusten ziren kerubinak eta plumaia broderian ezarriak; eta larru hek guziek elkharri zatxeizkon erreztun, antze miragarri harekin eginez. Baziren lau estalki emanak, elkharren gainzka, uritik hobeki begiratzekotzat. Tablak urrezko errestunez zatxeizkon bata bertzeari, eta heien artetarik ziren emanak hagak, orobat urrezkoak, hetaz altxatzekotzat tabernaklea behar zenean lekhuz aldaratu; baziren, bertze alde, zilharrezko pausa-tokiak, arka segurkiago izan zadintzat heien gainean ezarria.

        Egin zenean tabernaelea, Jainkoak manatu zuen moldean, Moise abiatu zen berehala arkaren egiten. Arka hark zadukan laburzki yuduen errelijione guzia; eta hura, lekhu ohorezko batean ezartzeagatik, egin izan zen beregainki tabernaklea. Yuduek behatzen zioten arka hari, zuketen gauzarik preziatuenari bezala. Iskritura sainduak deithzen du arka hura Israelgo ohorea eta populuaren indarra. Bi beso eta erdi zituen luzetasunean, beso bat eta erdi zabaltasunean; eta bertze haren bertze goratasunean. Egina zen ezin uztelduzko zur batez, zeina baitzen horratua kanpotik eta barnetik, urre garbizko zathi lodiz. Arkaren gaina etzen zura, bainan zen urrezko mahain bat, arka hera bezain handia. Estalki hari zaritzon, propiziatorioa, erran nahi da, fagoratzeko lekhua. Handik ematen ziotzon Jainkoak bere orakleak populuari, haren alde zenean, eta haren othoitzak onhetsten zituenean harekin bakhetzekotzat. Propiziatorio haren gainean zauden bi kerubin, elkharri behatzen ziotenak: hedatzen zituzten bere hegalak, arkaren luzetasunean, baliatzeko bezala tronutzat Jaunaren majestate sainduari: hortik heldu bide da iskritura sainduak maiz aiphatzen baiditu kerubinak, eta erraten baidaroku Jainkoa heien gainean datzala yarria. Arkaren lau burutan, Jainkoak eman-arazi zituen urrezko errestunak eta eragin zituen hagak, Setimgo zurez, urrea zariotenak. Haga hek zauden bethi lau errestun hetan sartuak erabiltzekotzat arka, kanpak, erran nahi da, populuak nihorat behar zueneko. Jainkoak nahi izan zuen konsekra zakion arka hura, eta ez zadin eman haren barnean bertze deusik, lekhat, legearen tablak: hortik heldu da arka deithzen baitzuten, lekhukotasunaren arka, ezperen, allientziako arka. Ezarri zituzten arka hartan mana guti bat eta Aaronen zigorra.

        Horrela Jainkoak eman zion bertze orduz, populu harro bati, bere debozionearen objet ageri bat, haren flakiteari zagokona. Ordean arka, egiazkoa zeinetan orai, lege berrian, Jainkoak lakhet baidu egotea, da giristino leihalen arima; zeren haren lege saindua zigillatua baidatza heien bihotzetan, tabla bizietan bezala, eta zeren arthoski begiratzen baidute manaren grazia heien arimak hazten dituena.

        Arka estaltzen zuen propiziatorioak Jesus-Kristo erran nahi zuen: eta egiaz, J. D. Paulek dioen bezala, salbatzaille amultsua bethi gure laguntzerat dago, eta baketu izan gaitu bere aitarekin. Gizonaren dohatsutasuna! Gure Jesus maitea edireten da giristino leihalen arimetan, eta yauts-arazten ditu heien gainerat zeruko dohain preziatuenak.

        Propiziatorio hark bazituen, egia da, kerubinak; ordean san Augustinek, maiz aski dioen bezala, giristinoak berak dire kerubinak bere karitatearen bethetasunaz, zeinaren bidez egiten baidire Jainkoaren egoitzak eta tronuak bezala. Beraz giristinoek ikhustean nolako ohoretarat Jainkoak altxatu dituen, arbuiatu behar dituzte munduko handitasun ez deusak; eta nola munduak ez baidu merezi eman diozoten konturik, harenganik hastantzerat egin behar dute: molde huntan, bethi izanen dire santuarioaren pare, Jainkoak atseginekin eginen du heien bihotzetan bere egoitza saindua. Egiazko giristinoak beiratu behar dire atzartasunekin egitetik, lehenago Jainkoaren tenpluaren etsaiek egin izan zutena, atrebitu zirenean ezartzerat arka saindua Dagonen idolaren aldean: gauza bera, dio san Augustinek, egiten dugu guk ere, konpuntu nahi ditugunean munduko banitatea Jainkoaren egiarekin, eta etsai gaixtoei bihurtzen diotegun ohorea, Jesu-Kristori ekharri behar diogunarekin.

 

aurrekoa hurrengoa