www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XX. KAPITULUA

Saraen heriotzea

Gen. 23.

 

        Abrahamek eta Sarak izan zuten beraz Isaak, umeen izateko adinaz kanpoan zirelarik. Jainkoak ume prestu hura begiratu nahi izan zuen, eta bihurtu zaroen bere burasoei. Geroztik Isaak izan zen bere amaren konsolamendua zahartzean. Sara hil izan zen ehun eta hogoi eta zazpi urthetan, Isaak mundurat eman zuenetik hogoi eta zazpi urtheen buruan. Abrahamek auhendatu zuen bere emaztea, eta bere nigarren ondoan, egin zuen hobi bat bilhatzerat haren ehortztekotzat. Hedatu zen hortakotzat Jethko populuarenganat; erran zion nola zen arrotz bat heien herrian gerthatzen zena; galdegin zioten emateaz, othoi, hobi bat herri hartan, izateko zuzen ahartan ehortztekotzat bere emazte zenaren gorphutza. Jethko yendek tratatu izan zuten Abraham honestasun den handienarekin, deithzen zutelarik Jainkoaren printzea. Eman zioten hautatzerat hiri hartan berari gehienik zitzaion lekhua. Abraham, gizon saindua bezain jenerosak, etzuen nahi zordun izan nihoren alderat; etzuen nahi deusere urririk. Erakutsi zioten yende arrai hei heien alderat zuen ezagutza, eta othoitztu zituen erakhartzeaz, beren artean lehenbizikotarik zen gizon bat, Efron zaritzona, saltzerat landa bat zeinetan baitziren bi zilhoka, nahiz Sara izan zadin ehortzia hetarik batean. Efronek eman nahi izan zioen bere landa, diru gabe; ordean Abrahamek etzuen niholere hala aditzen; eta erakharri zuen azkenean Efron erraterat landa hark balio zituela lau ehun sikla diru: alferretan Efronek har-arazi nahi izan zioen lur hura, pagu gabe, Abrahamek pisarazi zuen, guzien aitzinean, lur peza haren balioaren dirua; molde huntan, eta lekhukoen begietan, yabetu izan zen Abraham Efronen landaz, eta han ehortzi zuen Sara bere emaztea.

        Gauza ezin aski admiratuzkoa! Jainkoak hanbatetan seguratu zuen Abraham hura zagoen lur hura, egun batez, harena izanen zela; bizkitartean haren gogo eta anbizione guzia izan zen yabetzea, ontasun bakhartzat, sepultura bata beretzat eta bere umeentzat. Bere begiak zerurat zaduzkan altxatuak; arbuiatzen zuen osoki lurra; bizi zen bethi hiltzen hari izan balitz bezala. Jainkoak gogoan zakharken denboran ematea Abrahami ondorio luze bat, eta ondorio hari lur podoros bat; Abraham, bere aldetik, orhoitzen zen bakharrik bere heriotzeaz, bere hobiaz eta utzteaz bere umei primuza guzitzat, berak bere bizian, hiltzeaz orhoiturik beretzat zadukan primuza, erran nahi da, Jainkoarenganako amodio zinezkoa.

        Abraham, gizon saindu hark, ematen du erakutsterat ungi dagokola J. Doni Paulek hartaz bihurtzen duen lekhukotasuna, dioenean Kananeako lurra, zenbat ere baitzen mundu guzian zen lurrik ederrena, deusere etzitzaiola, edo gehienerat, behatzen zioela mirail bati bezala, zeinetan ikhusten baitzuen bertze lur bat bethi gogoan zarabillana. Abrahamek erran zezakeien, J. D. Paulorekin, lurreko ontasun guziak ongarriaren eta zikhinkerien pare zaduzkala.

 

aurrekoa hurrengoa