www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIX. KAPITULUA

Josef saldua

Gen. 37.

 

        Jakobek egin zuen bereganik urruntzerat atzeekin izan zetzakeien gerlak; ordean yasan behar izan zuen bat, min egingarria, heldu zitzaioena bere etxe bihotzetik bere umetarik. Josef, Rakelen semeak, eta Jakobek Mesopotamian izan zuen umetarik azkenak, akusatu zituen bere anaiak, bere aitaren aitzinean, iskribu sainduak izendatzen ez duen gaixtakeria izigarri batez. Hulako akusu arin batek bere anaia gaztearenganik, eta haren aitak ekhartzen zion amodio bereziak, sorarazi zuten haren haurridetan inbidia ezin erranezko bat. Etzioten ematen hitz bakhar bat ere, esker onez. Inbidia hura oraino gehiago baizik etzen emendatu entzun zutenean Josefenganik bi amets egin zituela: batean, iduritu zitzaiola elkharrekin estakatzen zituztela landan ogi kharbak; anaieen kharbek inguratzen zutela harena, ordean altxatuagoa zela, eta adoratzen ere zutela bertze kharbek. Iduritu zitzaioela, bigarren ametsean, ikhusten zituela iguzkia, ilhargia eta hameka izar nola hari ziren haren adoratzen. Bi amets horiek erakutsten zuten Josefen goratasuna, eta eman-arazi zituzten haurride hek sumindura handitan; ordean hortaz beraz baliatu izan zen Jainkoa altxatzekorzat hek gaitzezten zutena. Denbora aphur bat iragan eta, Jakobek egorri zioten Josef Sikemgo hirirat; anaiek ikhusi zuteneko haurride hura, hartu zuten xedea haren hiltzeko: dohatsuki Ruben, guzietarik zaharrenak, ezin laudatu zuen halako gauza izigarri bat. Gordea zadukan bere baitan anaia hura bere aitari bihur-arazteko nahia; eman zioten abisu ez buztitzeaz bere eskuak Josefen odolean, bainan kontentatzeaz haren artikitzeaz urik gabeko putzu batetarat: abisu hura ematen zuen zeren esparantza baitzuen, handik atherako zuela bere anaia, eta egorriko bere aitaganat. Haurrideek, abisu hunen arabera, yautsi zuten Josef putzu zahar batean barna; ordean laster khendu zuten handik saltzekotzat Ismaelgo tratulari batzuei, zeinak (hala beharra) iragaten baitziren hek ziren bidetik. Buzti zuten haren arropa pitika baten odolez, eta egorri Jakobi ikhustekotzat etzenez Josefena; Jakobek laster ezagutu zuen arropa hura Josefena zela: hautsi zituen bere soinekoak, eta auhendatu zuen, nigarretan, Josef bere seme maitea, etzuen ere nahi nihondik konsolamendurik. Molde huntan, Josefek ikhusi zuen ametsetan bere goratasuna, eta ez bere gathibutasuna, eta Jainkoak ezagut-araztean gauzarik altxatuenak, etziotzan eman ezagutzarat haren gainerat erortzeko ziren zorigaitzak.

        Josefek amor eman zioen, denbora bateraino, bere anaieen bekaxteari: hortan berean Jesu-Kristori yarraikitzen zitzaion, eta arima yustuen konsolazionea egiten zuen. Ezen Jainkotiarrak, menderen mende, gaixtagin bekaxtien eta bere anaieen herraren meneko izanen dire. Buraso guziek badute, dio S. Anbrosiok, zertaz probetxa ikhusteaz nahikabetan Jakob bezalako gizon yustu bat. Aita hura nigarrez datza seme maite baten heriotzeaz, eta nigar hek ume hari ekhartzen zioen amodio sobraniazkotik heldu ziren; bazakien hortaz beraz mindu zituela Josefen kontra haren haurrideak. Haurrak, saindu bera mintzo da, behar dire maitatu; zuzen ere da izatea amodio gehiago berthute gehiago duteneen alderat; ordean kaltiar ohi da agertzea kanporat amodio hautetsi hura; maitatuagoa denak askotan baduke hortarik bidegabe, ezen halako ordutan, bertzeak errexki yartzen dire haren kontrako haserraduran.

        Ez ahal da deusere hoberik haur batentzat nola maitatzea bere haurrideak! Ordean hala-hala, ez da, dio S. Anbrosiok, batere miresteko, ume bati ematen zaioenean, fagore berezi batez, eta zeren den maitatuagoa, lur bat, edo bertze zenbait ontasun, baldin, ordu hartan, bere haurrideak bekaxten bazaizko. Eta, funtsean, zerk erakharri zituen Josefen anaiek haren hiltzerat? Eta nondik heldu zen, heien artean urrikalmendurik gehien agertu zuenak ere laudatu baitzuen Josefek gal zezan bere libertatea, beldurrez huren haurrideek eraman ziozoten bizia? Huna gauza horren hastapena. Jakobek eman zion Josefi arropa bat bertzerena baino ederragoa. Hortan zatzan ihardukitze bortitz haren arrazoin guzia.

 

aurrekoa hurrengoa