www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa  

Iruñen Negilaren 29-an, 1934-an

Aita Donosti-ri

Lekarotzen

 

        Ene begirune eta errespetu guziko yauna:

        Angel Iraigaray, Irular, gure adixkideak eman dauzkit zure partez goresmenen bizienak ene idazti eskuarazkoak hain goxoak kausitu dituzulakotz. Zure amultsutasunari itzultzen ditut bihotz zolatik ene esker beroenak. Zu bezalako gizon argitu eta biphil baten goresmenek ohore haundia egiten daate. Milesker, yauna.

        Aspaldidanik gogoratzen zait ene idazti hoberenekin liburuxka baten egitea, sari merke bathean saltzeko gisan. Irularrek ere hori bera erraiten daat: behar nukela liburuño batian bildu, sail pollitenak hautatuz. Bainan ez baitakit izain duen arrakastarik, ezniz ausarkatzen xahubide hortan sartzerat.

        Orai barka nezazu, yauna, zure musikatzalezko eremuetan ene sudurraren sartzea, bainan eskual-herriko zer guziak suharki maite baititut, horra zergatik ausartatzen niz ene xede bat zuri ikusaraztea.

        Badakizu Xubero, Benabarre eta Laphurdiko dantza hutsa dela Yantza-yanzia (le saut basque). Enetzat, (barka nezatela Baztandarrek) Muthil-dantza handik hartua da. Helen soinuak edo aireak eskualdun errokoak dira. Yantza-yauziaren aireak deitzen dira Laphurtarrak, Xuberotarrak, Baxenabartarrak, Luzaiderrak, Xibandarrak eta Muxikonak.

        Huntakoak igortzen (bialtzen) daukitzut paperrian finkatuak ikhus ditzazun nolakoak diren. Eta beiratu (gordetu) nahi baititut, othoitzten zitut ikhusi ondoan itzul nezazun, aitzinetik nekheaz eskerrak emanik.

        Ze lan ederra egin ahal zinezake zuk idazti batian dantza horietaz mintzatuz!

        Barkha berriz, Aita Donosti, eta badakizu zonbatetaraino ohoratzen nuten zure laudorioak ene idazti xumeenentzat; «Manezaundienak».

        Amultsuki emaiten dauzkitzut bihotzeko eskerrak

 

Enrique Zubiri

 

P.S. Behin mintzatu nintzan zurekin, orai duela hamabost bat urthe hemen, Iruñen, Antonio Irurzun ene ahaide zenarekin zinelarik.

Avenida Carlos III, 16.

 

aurrekoa