www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

NAHAS-MAHAS

 

        Badoa, badoa aintzina negua, eta zorionez orai artio «beretarik» egin gabe, salbu lehenbiziko egunetako elhurtea.

        Ez gira, seurki khexatzen ahal, eta epheltasun goxo huntan iraun balezaz ez gintezke lotsa negu izigarriaz.

        Bainan... zaite, oono hor ditugu urtharrila eta otsaila, ilhabethe beltzak, bere hotz eta karroin borthitzekin.

        Iragana iragan, yin ditela, ihardokiko gira ahal bezanbat soineko lodiekin, eta sudurrak gerizaturik lephoarekin.

        Egunak hasi dira doiño bat luzatzen, eta horrek iduriarazten gaitu bagoatzila udaberriari buruz, hain urrun izanikan ere, zorigaitzez.

        Juan dira Eguberriko bestak, ba eta urthatsekoak eta urtheberrikoak, eta Trufania iragan ondoan , asteleunak izain ditugu handik harat, bakhian eta lanian bizitzeko. Hor dira botigak haur yostagailuez brokatuak, eta heien aitzinian ikhustekoak dira multxoka mutiko nexka mikoak, eta ttarrotuak ere, begiak larrituak, liluratuak, eta gero arratsetan loa ezin hartuz, amets ederretan leiratuak erregeren dohainen igurikan.

        Zaldiak, xakhurrak, turrutak, karrosak, niniak, dabiltza hauren gogoetan egun dohatsu horietan.

        Ba eta aita-amek moltsa idoki behar xaubide frango nun-nahi.

        Donado zaharrek eztugu, zorionez, holako buru hausterik.

 

* * *

 

        Adin puska bat dugunek ez dugu sekhula ikhusi mundua egungo egunetan bezain nahasia.

        Erresuma gehienetan bihurrikaldiak, goseteak lana xuhur, dena zinkurinak. Langileak bethi khexu, alhakairu nasaiak dituztenak ere, emendia galdeka sekhula asetzen ez direnak.

        Eta horiek oro ez balira aski mundu its hunen nahasteko, hor dugu Italian egin duen harrokeria, Eurapako bakea kenka xarrian ezarririk, Abisiniako erresumaz yabetu nahiz. Ohointza hori egiteko gudu tresna izigarrienak ereman ditu, harat, Abisinia xoilian heriotza bazter guzietan ereinik, sarraski garratzak eginik, airepian horietarik bothatzen dituzten tresnak zaphartatzean, yendiak andanaka garbituz zintzilikatuak.

        Eta halere badute «kopeta» italianoek khexatzeko, Etiopiarrek balak «dun-dun» ibiltzen dituztela!

        Aireplanotaik bothatzen dituzten bonba horiek ez othe direa higuingarriogoak?

        Bainan hain tresnatuak izanikan ere, badute bulta luzeño baten dako Etiopiarrak garhaitu behar balinbatuzte.

 

(La Voz de Navarra, 1936/1/5)

 

aurrekoa hurrengoa