www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

OLITE-KO GAZTELUA

(Benabarreko eskuaraz)

 

        Zer ginen aitzineko denboretan, Nafarroa erresuma berexi bat zelarik, Olite-ko gaztelu ederrak emaiten dauku lekukotasun bat.

        Karlos II eta Karlos III, gure erregeek, eraiki zuten hamabost garren mendean.

        Bainan Olite-ko gaztelua ez da hainbeste gaztelu eder ikhusten diren horietarik bat. Xuxenki erraiteko ere etzen gaztelu bat. Harrisu edo muralla haundiekin zen inguratua, eta barnian bazituen gaztelua, yauregia, erregeren ondoko aithorensemeen etxeak, gudularien egoitzak, elizaño bat, eta enparanza edo plaza nasai bat erdian.

        Zer zen hura, ze edertasunak zituen barne hortan gogoratzen ahal ditugu yakitean bazituela «hemezortzi dorre», bakotxa bere izenarekin ezagutua.

        Han bizi zen ere «Príncipe de Viana», gizon yakhintsua eta idazle aiphatua, bethi liburuen arthean zagona, eta anitz idazki utzi daukunak.

        Oraino ikhusten da han haren gela ederra eta bere harrizko sohaillu lantua, eta lili-baratzea haren azpian.

        Yanguas y Miranda idazleak bere «Diccionario de antigüedades de Navarra» liburuan erraiten du Príncipe de Viana-k bazituela «hiruetan hogoita hamar» kargudun eta sehi

bere yauregian, eta ekhartzen ditu karguen izenak. Horiek oro balinbazituen Prinzipeak, zonbat othe zituen erregeak?

        Murallaren ondoan, kanpotik, eraiki zuten eliza eder bat, Santa María la Real deithua, atheko arkua miresgarriki lantua «gótico» gisan, eta zointaik yakhintsuek laudorio haundienak egin dituztenak. Han meza entzuteko erregeek bazuten bide estali bat bere yauregitik egina.

        Yauregi-ko yateko-gela gaitza zen. Behin, Karlos III-ak eman zuen othurunza bat Oskar de Ezpeleta, bere idazlari eta sekretarioaren ohoretan, eta, bildu ziren lau-ehun bazkaltiar, Nafarroako haundieria guzia. Han ikhusten ditugu oral lau ximindegi haundi, bakotxa bere erregearen zigilua harri xurian lantuak.

        Holako barne haundiaren berotzeko negian, ze su-gaiak behar zituzten erre.

        Olite-ko gaztelu-yauregia eraiki zuten erregeek oihan haundi bathen sahetsian, hedadura gaitzekoa eta ihiziz betea. Haren inguruko herriak khexatu ziren erregeari basurdek, basahuntzek, axeriek, azkonek eta erbiek kalte haundiak egiten zituztela beren alhorretan eta mahastietan, ba eta oilloetan ere.

        Hango edertasunak nolakoak ziren erraiten dauzku Londres-eko liburutegian agertu paper zahar batek. Paper hori idatzi zuen hamabost garren mendean Alemania-ko aithorenseme batek, hango erregeren ahidia, eta handik Frantzian barna etorri zena Oliterat, bere arrebaren eta koinataren ikhustera. Bere arreba, Anna de Cleves, Príncipe de Viana-ren emaztea zen. Paper hortan erraiten du bere pidaia luzian egon zen yauregi aberetsenetan, nihun etzituela ikhusi Olite-koaren parerik, hor bezalako «salas doradas».

        «Cámara de la Reina» deithu gelan, soliboetatik dilindan, baziren kobrezko, edo urrezko, diote zonbaitek, «plakak», eta haiziak higitzian soinu xoragarri bat egiten zutenak.

        Europa-ko erregen orduko ohiduraren arau, Olite-n bazituzten kaioletan Afrika-ko ihizi basa mota guzietakoak, lehoinak ere heien arthean. Toki hura deitzen zen «La Leonera». Ordian ori zen erregeren yostagailu bat.

        Ahatzi dut erraitea muralla barne arthean bazela dorre bat, haundiena «torre del homenaje» deitua, frantsesez «donjon» erraiten dutena. Dorre hori lodiena eta zabalena zen, denen arthean.

        Etsaiak ardiesten balinbazuen barnian sartzea, han gerizatzen ziren erregeak eta gudulari hoberenak, kanoi eta tresna guziekin heien beiratzeko. Bainan hori sekhula etzen Olite-n gerthatu.

        Bertze dorre bat meharra eta guzietarik gohorena, bazen, eta handik gazteluaren zaintzaleak ikhusten alhal zituen inguruetako bazter guziak. Torre del «goait» deitzen zen, eta goait hori ohartzen bazen etsaiak hurbiltzen zirela, bere adar zilatuarekin agintzen zituen gazteluko gudulariak, ihardokitzeko prest izan diten.

        Nork erran lezake oraiko egunetan ikhustean suntsituak hango edertasunak harri uzkailduen arthean, asunez, lapharrez, belharrez erdi estaliak, dabiltzala suge-bandilak eta suge-muskerrak! !

        Eta nola sinets eremu hek guziak oihanez betheak zirela, nihun orai ez delarik ageri zuhaitz bat ere (salbu baratzetakoak) lur guziak ogi-alor eta mahasti bilhakatuak?

        Baditeke orai lurrak aberatsagoak direla, bainan itsusiagoak ere. Oihanen edertasuna maIte dugunentzat gauzarik deithoragarriena zauku buluztasun hura ikustea.

 

Iruñen, 1935'eko Mayatzan.

(El Día, 1935/5/29)

 

aurrekoa hurrengoa