www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

UDAKO OIHARTZUNAK

 

        Erraiten ohi dute idazti pollitenak eta sarkorrenak direla bihotzetik atheratzen zaizkigunak; ez adimendutik eta burutik zentzuz eta zuhurki agerrarazten ditugunak.

        Hauk baditake funtsezkoak izan ditezken bainan bihotzetikakoek ere badute halako lilura zerbait, eta barnerat heltzen zaizkigu gure izaitearen zolaraino, arimaren baitatik sortiak direlarik.

        Nik errain dituanak gauza xumeak litezke, bainan utz dezagun bihotza mintzatzerat.

        Behin, egun batez, Luzaiden nintzalaik, yuan den Agorrilan, ethorri zen mendiz-mendi eta huñez ni nindagon etxerat Baigorri-ko Belexi hauzoko gizon kankail bat, adindua eta meharra. Etxekoanderiaren ahaidea zen eta han bazkaldu zuen.

        Aphairuan, yaki puska batez ahoa koka ahala betia zielarik galdegin nakon hea noizbait aditu othe zien Boryel phertsulariaren izena, Luzaideko seme aiphatia. Izen hori entzun eta bat-batian, ahamena zaluki iretsirik, begiak phiztu zitzaizkon.

        Gizona! (erraiten daat), nekez, arras nekez holako phertsularirik khausi ahal diteke Eskual-herrian. Baigorrin eta Alduden, Garazin ala Amikuzen, Baxenabarre osoan, ba eta ere Laphurdin eta Xuberon biziki ezaguta zen. Nok ez dazki haren phertsuak?

        Eta berehala arno hurrupa batekin zintzurra garbiturik hasten zait Boryel-en kopla ederrenak ozenki kantatzen. Eta nola!

        Ni loriatua nindagon hari entzutean, zer amodio eta eztitasunarekin atheratzen zaizkion bihotzetik phertsu pollitenak, eskualdun menditar hutsek ezin erranezko aireaz erraiten dituztenarekin.

        Ori, yauna, ihardesten du; ene herrian, Baigorrin, hauzo eta bazterretxetan, zahar ala gazteak igande arratsetan adituko dituzu Boryel-en koplak, irrintzinez landa.

        Irakurleak: erdaldun eskualde hautan ez dakizie zer heineraino menditarren barneak inharrosten ditien phertsulariak. Eskualduna ez ditake eskualdun izan ez balu phertsularientzat then amodio suharra, eta ez balazki gogoz haren phertsu aiphatuenak, bihotzetikako oinhazetan ala bozkariozko egunetan bere barneari mintzarazteko.

        Zer omen eta aiphu haundikoak diren hiru izen hauk mendiez bertze aldekoen artean! Boryel, Baxenabartarra (Luzaidekoa); Otxalde Laphurtarra, eta Etxahun, Xuberotarra, Barkotxekoa. Izen iraunkorrak, ahoz-aho dabiltzanak phesta eta bazkhari ondoetan, herrien bozkariotan, hain aspaldikoak izanikan ere.

        Bertze egun batez mintzatu beharra niz Boryel-ez, ene herritar haundiaz, hemengoer ezagutarazteko nor eta nolakoa zen.

 

(La Voz de Navarra, 1933/10/17)

 

aurrekoa hurrengoa