www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

GURE ESTATUTOAZ

 

        Nafartarrak, iduriz, axola haundirik gabe gaude, uzkur, nagitasunean lokhartuak, Estatutoaren buruz.

        Anartean, gure anaiak Bizkaitar, Gipuzkoar eta Arabarrak ari dira bermatzen suharki, hiri, herri, herriska, auzo, eta baserri urrunduetaraino helarazten eta hedatzen, bazter eta gune guzietan ikhasarazten zer ondorio ederrak dauzkan Eskualherriarentzat Estatuto delako horrek.

        Eta gu hemen? Hemen... ari gira liphistan lothuak gorriak eta xuriak, arras minbera eta bekhaitzkor bea ez denetz politikaren edo erreligionaren kaltean Estatuto hori. Azkenek badakikete yadanik Gazteizko Apezpikuak yakinarazi duela Estatutoaren alde boz emaiteak ez duela gaitz dremendenik egiten Elizari. Beraz bere boza emaiten ahal du lotsa izpirik gabe.

        Ezkerrekoek, aldiz, uste dute beren politika suntsitzailea litekeela Estatutoa, orain arte bederen hain itsutuak ziren, hitzik ere ez entzun nahiz Bizkaiko eta Gipuzkoko beren kidekoer, hauk nahi zituztelarik bereganatu, adimenduko itsutasuna argiaraziz.

        Burdina hain gogorra izanik ere azkenian guritzen baita, horra nun Gobernuko Azaña buruzagiaren mintzaldi ederra irakurtu ondoan, begiak idekitzen dituzten, emeki, emeki. Agian gure alde, hobeki erraiteko Nafarroaren alde, izanen ditugu, egiazki maite balinbadute Eskualherriko ona.

        Bainan Estatuto hori zer da? diote, bere begitartea teteldua anitz eta anitzek, halako gauza bitxi eta nihundik ezin ulertua izan balitz bezala. Holakoer ele guti eta larriak.

        Bethidanik etziztea arizan oihuka, fueroak nahi ditugu!? Hor dituzue ausarki (Estatutoan), ausarki eta nasaiki zuen fuero-ren gosea asetzeko, erran nahi baita, guhauren legeak, gure moldearen heinean eginak direnak.

        Adi zazue, Nafar egiazko itsutuak, ala, alegiazko itsutuak, (denetarik baitira,gero). Zergatik eta norenganik ditugu Nafarroan hainbeste ontasun eta bake, hainbeste eskola, hainbeste bide eder, eta bertze? Gure fueroari esker. Atxiki hori gogoan, ez ahantz zuen votua emaiteko egunean.

        Eta azkenekotz berri zoriongarri bat aita-amentzat. Estatuto horrekin zuen seme maiteek beren soldadogoa hemen eginen dute, Nafarroatik yali gabe, etxeari hurbil. Zer da ederragokorik gaixo ameentzat?

 

(La Voz de Navarra, 1932/6/7)

 

aurrekoa hurrengoa