AGUR, ANAIAK, AGUR
Eskual-herri guziko semeak biltzen dira egun ospetsu huntan Iruñeko hiri zaharrean, gurekin besarkatzeko.
Aitzineko denboretan ere, denak bat girelarik Naparroako aberrian bilduak, Iruñe zen Eskual-herri guziko hiri nagusia.
Geroago berexi eta baztertu ziren Gipuzkoarrak, Bizkaitarrak eta Arabarrak, ba eta Benabartarrak, Laphurtarrak eta Xuberotarrak ere, batzuk bere oldez eta nahikundez, bertzeak bortxaz, odola ixurturik gudu borthitzetan.
Bainan zorionez gure adimenduko ilhundurak argitzen hasiak dira, eta orai ikhusten dugu ze kalteak ekharri dauzkun baztertasun horrek. Gure hutsak nahi ditugu xuxendu.
Arthalde barreiatua berriz sartzen da bere saroian, eta bilkhura eder huntan odoleko lokharriak azkartuko ditugu. Erein dezagun eskualdungoa bihotzetan, geroago uzta nasaiak biltzeko, eta Eskual-herriarentzat ardiesteko denek amesten dugun ethorkizuna.
Agur amultsuenak anai guzieri. Ongi ethorriak.
|