www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

IKHAS GURE MINTZOA

 

        Usuki ikhusten dugu eskual herriko seme erdaldunak, eskuararik hitzik ez dakitenek, eta bizkitartean bethi ari zaizkit aithortzen zein haundia den beren amodioa gure mintzairi, goresmenik bizienak eginik bere edertasunaz. Bainan hitzak haiziak eremaiten ditu eta ele pollit horiek mihitik barne ez dira sartzen, ezpainek kartsuki erranak izanikan ere. Nun ditugu amodio horren frogak?

        Egiazko eskualdunarentzat eginbide baitez padakoa behar liteke izan gure mintzaiaren ikhastea, oroz gainetik, berari leihaturik gogo eta bihotzeko khar beroarekin. Ordian bakharrik sinets ginezake heien amodioan. Anartean, beren hitzak, hain ederrak ahoan, alegiazkoak eta funtsezgabekoak iduri zaizkigu.

        Ez dira, ez, denak nagi eskuarari buruz. Ezagutzen ditugu Iruñar zonbait, lehen hitzik ez yakinikan, eta sutsuki berari bermatu ondoan zoin polliki eta errexki mintzatzen diren eskuaraz. Ohore heieri! Eskual-herriko seme erdaldun guziek lan hori bera egin balute, zer itzulika eman dezaken gure herriak, zer ondorioak gure ethorkizunarentzat! Bainan aithor dezagun, halere ez girela etsitzen, ez girela arrunt umikorrak, ikhusiak-ikhusiz, nola oraiko egunetan gure mintzaiari lehiatzen diren, egundaino ikhusi ez dugun neurrian; eta ethorkizun eder bat igurikatzen ahal dugu ephe laburrik barne. Urthetik urthe ari dira emendatzen ikhasleak eta erakhasleak. Haurrak eta gazteria tarroa badoa trumilka eskual eskoletarat. Bost ehunetaraino abiatu omen dira aurthen. Ikhusi othe duguia sekula holakorik?

        Ene urgulo eta yaidura haundiena da gure arraza edo ariako mintzaiaren yakitea, eta nihauk ere anitz ahantzia izanik, hainbeste urthe Iruñen egon onduan, yarraiki nintzan arraberritzerat eta zalusko ardietsi nuen, zeren eta eskualdun herri hutsetan sorthu girenek ez dugu lan haundirik egin behar hortarat helzeko. Badugu barne zokoan zerbait gure haur denboretan ikhasia duguna eta ez dela oraino arras itzalia, hautsaren pian den pindar kukutuan, iduri sua errepizten dena, barreatzen eta buhatzen balinbadugu doi bat.

        Egiazko eskualdunak oroz-gainetik behar du yakin bere mintzoa, eta egin-ahalak egin asmo eder horren ardiesteko.

 

(La Voz de Navarra, 1932/11/18)

 

aurrekoa hurrengoa