www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

NAFARROATIK

 

        Xuberoko bidea

        Berriz ere gure deputatuak badabiltza lanetan Santa Grazitik mugarainoko erregebideari buruz, guk haradino egina dugunarekin eskuratzeko. Mendien bi alderditako berrientzat, iphar aldeko nola hego aldekoentzat zer behar haundia ez da bide hori!

        Gure Erronkari eskualdeko herriak hango mendi haundien azpian daude zoko hetarik ezin bidetuz bere Xuberoko anai eskualdunetarat, ezin elkhartuz bizipideko gira beheretan. Hain hurbil eta bizkitartean hain urrunduak. Ybarnegaray zuen jaun deputatuak uste dugu ez duela utziko eskutik aspaldiko asmo eder hori eskualdunen heinean.

 

        Barañain-go eritegia

        Andere alarguntsa aberats batek, Mexike-koa, izenez Beistegui, duela urthe multxo bat nahi izan zuen egin Iruñeko bazterretan eremu handi batean eritegi edo hospitale eder bat.

        Eremua ingurukatu ondoan harrisu handi batekin, barnian eraiki zituen pavillons batzu bere kapera ederrarekin, nolabanakoa! eliza haundi bat bezalakoa.

        Sei milun peseta xahutu dituztelarik lan haundi horietan andere horrek makhur eta gaitzak ukhanik bere ontasunetan, bet betan manatzen du bere arxitekta geldi diten lan guziak. Eta hango egin guziak uzten ditu gure Ayuntamenduari (Conseil municipal). Hunek, holako obra handiaren bururatzerat ez da menturatzen, zeren eta bere ahalak ez baitira aski haundiak. Hola iragaiten dira deus egin gabe beste urthe andana bat.

        Azkenian Dictature-ko Conseillak, zer egiten du? Bere yabea Primo de Ribera balakatzeko, horren gobernuari emaiten dazko ontasun haundi horiek urririk, haizutasun ederrenarekin. Bainan Conseiller horiek ez baitziren beren botzekin berexiak, Dictature hori erori delarik, oraiko Conseiller berriak hasi dira lanetan Gobernu berriarekin, Barañain-go eritegia itzul dadin bere egiazko yabearen eskutarat, gure hirirat.

 

        Auzo berria

        Iruñe, lau mende egon ondoan inguraturik bere rempart haundierekin, handik kanpo debekatua izanik etxolaño bat ere altxatzea, azkenian orai duela zazpi urthe bota ondoan harrisu gaitzak eta eremu berdindurik, zelai eder hortan eraiki dute kartier haundi bat bere karrika zabalekin eta etxe lau bost estayakoak. Jendeak karrika hertsi eta ilhun zaharrenatarik ihes doa (sic) etxe berritarat, eta jadanik auzo berrian badire bost mila arima eta goiti doa emendian.

        Nik eztakit sosa nundik jalitzen den, ez ene sakeletik segurki, bainan ari dira hor eraiki eta eraiki etxe berriak, zoin ederragokoak. Diote egungo egunetan hori dela diruaren plazamendu hoberena. Aberatsek ere badituzte bere lanak dirua nun untsa altxatuz. Ez ditugunek haizu gira holako neketarik.

        Larreko, gure adixkidea, yuan zaizkigu (sic) ilabete baterentzat hiritik kanpo, Panticosa-ko mainuetarat eta anhartean guk igorriko ditugu Eskualdunari hemengo berriak.

        Hango urek on egin dezatela gure adixkidearen bere osagarrian.

 

Eskualduna, 1930/4/25

 

aurrekoa hurrengoa