www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

NAFARROATIK

 

        Aspaldi zabiltzan hemengo aphezpikuak eta kalongeak Semenario haundi baten egin ahalaren lanetan asmatzen, eta azkenian bururatu dute bere ametsa. Bost elizetako erretorak elkharturik eske haundi bat egin zuten eta beren lana zabaldu eta hedaturik fruitu ederrenetarik eman ditu. Bildu dituzte yadanik lau miliun peseta (4.000.000) eta huna lan emaile haundienak. Orriagako abadiak, Diputación provincial (Conseil Général), Marqués de Vessolla yaunak, eta Celedonio Leyin yaunak, bakhotxak bost ehun mila peseta (500.000). Lauen artian bi miliun peseta.

        Iruñeko Conseiluak eman ditu berrogei ta hamar mila peseta (50.000) eta asko yaunek hogoitabost mila, hogoi mila, hamabost mila, hogoi mila, hamabost mila eta hamar milako emaitzak. Gainetik Nafarroa guziko herrietan ere bildu dute sosa ausarki. Behar dituzten bost miliunak Semenarioaren egiteko aise bilduko dituzte.

        Planoetan ageri da zoin ederra izain den, style gothique delakoan moldaturik.

        Irakurri zinutena ene atzineko berrietan nor zen gure pilotari famatia, Abrego? Madrid-en harritu ditu ikhusliarrak eta etxerat itzuli ondoan, bere sakelak hogoita hamar mila pesetarekin, Donostian arizan da erregearen aitzinean.

        Egunkariek diote barne guzia koka ahala beteturik mundu guzia xutitu dela bere alkietan esku zartaka, bakhan holakorik ikusten ez denik.

        Huna zer dion El Pueblo Vasco, Donostiako kasetak. La jornada brillante de ayer pasará a los anales de la Pelota. Vimos al indiscutible fenomeno de la pelota jugar con la maravilla de su cesta en forma tal, que levanto al público de sus asientos para ovacionarle.

        Gure alkatia (mera) Madrid-en arizan da lanian Ministroarekin nahiz Iruñetik Alduderako erregebidea egin dadien. Badakizie Aldudeko eskualdeak bere muga sartzen duela Iruñeko alderat eta arras hurbiltzen girela. Baditugu hemen, Nafarroan, sei bide eder frantziarat bainan lekhu luzeenetarik, eta Aldudekoa, laburrena, jinkoak daki zer lanak ditugun bidetarik Luzaidekoa da laburrena 64 kilometra, eta Aldudeko mugarat ez da helduko 40 kilometretarat.

        Hortan gira, eta ez dakigu noiz bururatuko dugun gure amets eder hori.

        Hemengo Aste Saindua Espainiako ederrenetarik da, bereziki ortzirale sainduko prosesionea. Han ikhusten dira lehengo Erromako gudulariak bere yauntzi ederrekin, oñezkoak eta zaldizkoak, bai eta Jerusalemen gertatu ziren gauzak Jesusen eriotzeraino. Begiek ez dute ikhusten ahal ederragokorik. Eta zer yendeketa Iruñeko karriketan egun hortan! Frantses andana batek agindu du autocarsetan yin beharrak direla, eta hoteletan hartu dituzte ganberak aitzinetik.

 

Eskualduna, 1930/4/18

 

aurrekoa hurrengoa