www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESKUALDUNA

 

        Bethi eskuararen goresteko eta hedatzeko xedean baigira, erran dezagun hitz batzu Baionako Eskualduna astekariaz.

        Badu berrogoitabost urthe agertua dela, ez baita atzo, eta adin hortaraino heldu izan bada, beren zuzendari eta idazle argitu eta khartsueri esker du here bizi luze eta osagarri hunezkoa.

        Hain da ederki moldatua eta idaztia, idazle hoberenetarik nun ez daike eskutik utzi, eta ez da harritzeko bere hedadura haundiaz irakurleak igan diren hamabost mileraino.

        Baina oraino harrigarriago dena, irakurle oste haundi hori eskualde tipi hartakoak dira gutiz gehienak, ezen yakina da, Laphurdi, Baxenabarre eta Xubero, Eskualherriko laurden zatia dela, han nunbait.

        Zer ikhusbidea mendiz hunaindiko eskualdunentzat!

        Gipuzkoa eta Bizkaia alde bat utzirik, zein gibelatuak giren, hemen, Nafarroan, eskuararen errepizteari doatxikon lanetan.

        Kaseta edo izparringi baten botherea edo ahala ain da haundia nun ez daiteken neurritu zer mirakuluak egiten ahal dituen eskuararen beiratzeko, atxikitzeko, eta hedatzeko.

        Baserritarrak eta herritarrak bere eskuetan izanez-geroz kaseta eskualduna, ez du batere erdeldun izaki beharrik munduko berriak eta lurgintzako gora-beherak yakiteko. Hori da, beraz, phezoin azkarrena eta baitezpadakoa eskuarako etsaiari ihardokitzeko; kaseta eskualdun bat. Horra eskuararen egiazko zaintzalea, sekula ez ahantzteko eta betiko iraunarazteko.

        O! Asma dezagun poxi bat, orai ehun urthe, eskuara Nafarroan hain hedatua zen denboretan izan baginu egunkari eskualdun bat zer ondorio miresgarriak ez ginezazke ikhus oraiko egunetan.

        Berrehun herri erdaldun, eskuara arrunt galdua dutenak, oraino eskualdun hutsak litezke, zeren bere kaseta eskualdunarekin ez lukete batere behar arrotz mintzorik mundu guziko berriak yakiteko eta errelisione, lurgintza eta bizi moldeko ikhasbideak yarraikitzeko. Hori da Baionako Eskualdunak egiten duen lana. Luzaiden (ene sortherria) bazterretxe geihenetan, bai eta ere karrikan, irakurtzen dute Eskualduna, eta hortakotz batere ez dute beharrik kaseta erdaldunak, harekin baitakite behar dituzten guziak. Beren Ameriketako haurride, seme edo ahaideri bethi eskuaraz idazten dute, berari biziki trebetiak baitire.

        Horra nola ez duten eskuara galduko; irakurtzeari esker.

        Ene ustez Nafarroan lan hoberena ditake haurren artean, eta eskolak eraikiz, beren eskuetan ezarriz, tarrotuak direnean, kaseta eskualdun bat, lakhet diten irakurtzeari beren mintzairan eta hartan khausi dezaten erakaspen guziak.

        Eta ohar bat yiten zait gogorat. Zertako ez bateratu Nafarroako mintzaira guziak, eta zertako ikhasarazten dugu gipuzkoarra, hain ederra dugularik etxean, kanporat yuan gabe?

        Nafartarrek untsa yakin nahi balinbadute eskuara, irakur dezatela Baionako Eskualduna, mintzaira ederrenean eta garbienean idatzia hango idazle hoberenez.

 

(La Voz de Navarra, 1932/11/29)

 

aurrekoa hurrengoa