CAMPION YAUNARI
Bere goresmeneko egunean
Ohore, zuri gure erakusle yakintsu zaharra. Ohore Napartarren argitzaile eta iratzartzaileari!
Zagutzen ez dena, ez da maitatzen ahal. Zuri esker, beraz, daskigu zein haundia eta aipatua zen aitzineko mendetarik geroz gure Naparroa. Zuri esker piztu zaizkigu (sic) bihotzeko garra.
Zure bihotz suharra eta zure yakitate haundia Naparroaren eta Eskualherri guziaren amodioz lan harrigarriari lothu ziren, liburu eta paper zaharren ikertzea eta argitzea. Berrogoita hamar urthez, bururik altxatu gabe, bermatu zira, dremendenik lotsatu eta etsitu gabe, bihotza sutsu, eta gogoa xut. Ohore zuri!
Jaintsu egiazkoen arau, baño eta umilki iges egin duzu bethidanik etxetik kanpoko balakatze bideeri: eta ixilki zure xokoan yarraiki zira kartsuki idazki mamitsuetan, deneeri ezagutarazteko eta maitarazteko Naparroaren eta Eskualerri guziaren haizutasuna.
Gorets dezagun Campion haundia eta maitagarria.
(La Voz de Navarra, 1931/11/28)
|