www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

LABORARI ETA LURGINTZARI

 

        Larreko adixkideak galdegin dako yaun bati eskuaraz anitz dakiena, omen, bai eta latin, greco, eta hebreoa ere, hea argi dezan laborari hitzaren ithurburuak.

        Nik ez garbiki ulerturikan ere xuxenki zer erran nahi duen, argi doi bat athera dut lurgintzari hitzari lothu denean.

        («Norbaitek uste du lurgintzari erran» (?) «Ez du ordea adiaztuko: lurgina, zer da?» ... dio yaun horrek.

        Norbait hori ni bainiz, ihardetsi behar dut nik ez dutala ezagutzen lurgina, baina lurgintza bai (=labranza) Benabarre eta Laphurdin ezagutua. Eta lurgintzatik lurgintzaria deitzea lurreko lanetan ari denari perttolikeria bat othe da?, Haundiagorik ez balitz!...

 

(La Voz de Navarra, 1933/4/24)

 

aurrekoa hurrengoa