www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

Iruñen, Otsailaren 4-an

 

        Aita Donosti begirunekoari

        Atsegin goxoenarekin irakurtu ditut zure hitz amultsuak. Ene eskual sailek ez dute garrantzi haundirik. Gerthatzen da idazle gehienak ez batira sortzez eskualdunak, ez baitute eskuara ikhasi ohakoan, bere ameen bulharretan, erraiten den bezala, hortakotz ez dute gure trebetasuna. Nik ibiltzen dutan eskuara ez da liburuetan ikhasten ahal. Horren mamia, itzulikak eta erroak ene herritarren arthean ikhasiak ditut.

        Galdegiten dazu hea zoin diren Luzaideko dantzak.

        Hangoak dira Yantza-yauzia, Yantza luzia eta Bolant-yantza.

        Bolant-yantza hau ihauterietan edo karrosa bat egiten dutelarik dantzatzen da. Karrosa hori da mascarada bat (Karakotxak) egiten dutelarik trufa gerthakari irringarri batez nahi dutenean egin. Nexkato bathen haur egitea, bi alargunen ezkontza: zahar bat nexkato gazte batekin ezkontzen delarik, eta holako bertze.

        Bolantak dira muthil andana bat soineko xuriez yauntziak, eta xingolaz eta edergailuz aphainduak. Badituzte bizpahiru aire.

        Yantza luzia iduri zaut ez denetz Grecia-ko ohiduretatik hartua. Lerro luze bat, nexkato eta muthilkoak aldizkatuak, eta mokanesez eskuz esku elgartuak. Aitzinekoak eta gibelekoak eremaiten dute eskian, besoa altxatua, makhil bat udarez eta xingolaz betheak. Ez othe da hori Grecia-tarren tirso-a, eta besta hori Céres yainkosaren ohoretan egiten zituztenetarik?

        Aita Policarpo-ri ene esker khartsuak, nahiz ez dutan haren ezagutzaren ohorea.

        Eta zuk onhartzkitzu ene esker eta goraintzi amultsuenak.

En. Zubiri

 

aurrekoa hurrengoa