www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

NAFARROATIK

 

        Iruñe.— Aste huntan jakin ditugu bi berri hun gure eskualdearentzat. Paris-etik Madrid-erat behar omen dute hemendik aitzina ibili aeroplanak egun guziz, eta yakina da bi hiri haundi horien artean bide xuxenian eta pidaya laburrenian Iruñen gaindi behar dutela bortxaz ibili.

        Iruñen eginen dute phausu aeroplanek eta hortakotz berexi omen dute hemengo bazterretan yausteko lekhu bat, Eskirotzko larre zabal eta zelayan. Horezarriko dute douane internationale delakoa eta behar dituzte nik dakita zonbat enplegatu, beren bulego etxe eta atherbiekin. Lekhu ausarki dute hor finkatzeko xori horiek.

        Huna beste berria. Aspaldian dabiltza jaun trebe batzu bide eder bat egin nahiz Madriletik Irunerat, Gipuzkoako hiri pollita Frantziako mugan. Bide hori da Italian eta EtatsUnis-etan egin duten bezalakoa, automobilentzat bakarrik, auto-estrade deitzen dutena. Arras zabalak dira eta zimentazkoak, zehe bat eta erdi loditasunekoak. Sahetsetan badituzte bi bide hertsiagoak pirripita eta huñeskoentzat. Auto-estrade horrekin berrehun kilometra laburtzen omen da Madrid eta Irunen artian, oraiko bidetikan hal bezain xuxen eginen dute eta mendietan lur petik treina bezala doa, ez mendiz gaindi, bere argi elektrikarekin. Lan handienak Nafarroako ipharraldian dira eta Belateko mendian lau kilometrako tunel bat egin behar dute Baztanerat yausteko. Handik Bidasoa hureko lehorrari behiti doa Irunerano.

        Bide hunek erdiz erdi hunkitzen du Iruñe. Frantziako muga eta Madrilen artian laburrena delakotz, eta berdin gertatzen da Madrid eta Parisen artian aeroplanentzat.

        Bana zer diruketa etzen behar auto-estrade horren egiteko. Zer milun multxoa! Azkenian bildu dute sosa. IpharAmerikanoek alde batetik eta bertzetik Espainiako banketako gizonez kontratu bat siñatu dute Miarritzen, ilhabete hunen lehenbiziko egunetan.

        Berrehun miliun peseta (200.000.000) gostatzen dira lan horiek, eta bidearen luzetasuna lau ehun kilometra inguruan.

        Aspaldi mintzo ziren yendiak auto-estrade hortarik, bainan ganzte ez girenek ez baigira sinetskorrak holako miliun meta dabiltzalaik mihietan, dirua eskian ez deno, azkenian guk ere beharko sinetsi.

        Oraikoan, alta, bide pollitan doa... makhurrik ez balin bada gertatzen. Agian ez.

 

Eskualduna, 1928/6/22

 

aurrekoa hurrengoa