www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARO SOLAS

 

        Neguak beretarik egin behar ditu.

        Agertu zauku azkenian elhur demuntre hori, danba, danba yauts-ahala erortzen zerutik, oro estaliz mihise xuri batekin, bere xuritasun biziak gure begiak itsutzen dituenak.

        Gure gela berotik, berinetarik barne, pollit da ikhustea nola lili xuri horiek dena estaltzen eta kukutzen dituen. Bainan oroitzen gira gaixo murruxoriez bere bazkañoa ezin hatzemanez nihondik, eta gero gosetuak arratsa iragan behar hotz ikharan hegatsen azpian.

        Han dira, teillatu hegian barrandan hea noiz ikhusiko dutenez bere begiño biziekin hazkurri ezpiño bat; eta ikhustekoa da nola zimizta bezain zalhu yausten diren, norbaitek, urrikaldurik, botatzen balinbadu ogi porroska ahurtara bat, eta zein lehiakara iresten dituzten aphurrak.

        Eta zer erran basahuntz, basurde, azeri, otso, azkona eta bertzez, han oihan eta mendi kaskoetan bizi direnak elhurrez inguratuak bizpahiru ilhabete, ezin haziz, arras nekez sabelaren galdeari arau eman beharra dena ardietsiz.

        Negu beltz eta borthitza denentzat pairamena da; mundu guziko izaiteentzat. Laborariek diote arras ona dela elhurra eta hotza bere denboran, lugintzako mozkinak hobekitzen dituela, zeren eta bere etsai haundienak, mamutxas ñimiño kaltekor horiek denak funditzen dituelakotz.

        Baditeke, ba. Bainan hirietan bizi girenentzat, sasoin hitsa da debru negu hau; eta zonbat gehiago enetzat bederen, gaztetasunak aspaldi ihes egin duelakotz gutarik; eta yakina da adinak odola epeltzearekin hozperak bilhakatzen gitu. Ni seurik ba. Hitz dautzuet.

        Bainan, bego, bego negua, egin ditzala beretarik, kurri dezala bere bidea, geroxago bere ilhundurak garhaituko ditu udaberri disdirantak, argiz eta edertasunez hedatuz bazter guziak, epeltasun eztian. Anartean gauden supazter xokoan gure bizkarrak zizeluaren gerizan.

 

(La Voz de Navarra, 1933/1/18)

 

aurrekoa hurrengoa