www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

«KOKOTZ» ARRAINTZARIA

 

        Ohartu bide zizte, irakurleak, herrixka guzietan badirela bi gizon bitxi, besteak ez bezalakoak direnak.

        Bat, zozoa, buru haundi batekin, kuya alimale baten heinekoa, erdi mentsa , erdi ergela, urratsak herremel eta hurri, lepho gainian duen aztak nekatzen duela ibiltzeko iduri. Eta dohakabeak haurren trufak yasan behar dituela. Bainan, kasu, egun batez samurtzen balinbada! zernai itsuskeria egiten ahal du bere furfurian.

        Bestea da, gizon bat, lanpide ezaguturik gabekoa, abila eta ernea, bainan bandila. Ez da laborari, ez da hargina, ez da zurgina, ez du etxerik ere, eta gauak iragaiten ditu barruki edo aterbe batean.

        Bizkitartean badaki nunbaitik bere hazkurria kausitzen, han edo hemen bere laguntza galdetzen baitute edozein lametako, xumeenak izanikan ere.

        Holako gizon bat bazen gure denboran, denek ezagutzen ginuena «Kokotz» izengoitiarekin; eta arraintzan zuen bere bizimolde lakhetena.

        Hortan gizonik trebeena zen, eta biphila, eta Arnegiko zubitik Gainekoletaraino errekako zokho-mokho guziak ezagutzen zituen, eta izterrak buluzirik bazabiltzan harpe guzietan besoa sarturik, eta eskuz atheratzen zituen arrain ausarki.

        Ttotta-eneko zurrunbako osinian aspaldidanik ohartua zuen arrain gaitz bat, sekula hain haundia ikhusia den bat, eta udako ilhunabarretan yuaiten zen ikhusterat nola yauzi egiten zuen ulitxen ondotik ur gainerat, osin guzia inharrosturik

        Bethi aren ondotik zabiltzan, baina debaldetan. Behin, pertola haundi eta azkar bat egin zuen, artha berexiarekin, eta ilhunabar batez bota zuen, osin zolarat oroz-gainetik arrain yori hura beretu nahiz. Biharamunian goiz-goizik yuanik, harritua eta loriatua ohartzen du zerbait itzulipurdika eta zalapartan badailala urian. Zalhu buluzturik sartzen da osinian, eta igerika urpian, esku batez tinki lothurik pertola atheratzen du lehiorreraino, eta han ikhusten indarka eta buztan ukhaldika egundaino ikhusi ez duen heineko arraina, hiru zehe luzetasunekoa gutienik.

        Kokotz erotua da bozkarioz, eta sasi batean untsa kalitua gorde ondoan, lehiakara yarraikitzen da berriz arraintzan, eta bulta baten burian yiten da amabi arrain ttipiekin. Hek, zareño batian sarturik eta haundia muthurretik dilindan, buztana khasik lurrean herrestan, sartzen da herriko karrikan, urguluz hantua, herritar guzien harriduran, laudorio haundienak entzunik.

        Ostatu batean berehala erosten dakote eta haren sari ederrarekin hiru adixkideekin atsalaskari on bat nahi du egin egunaren ohoratzeko. Bainan aitzinetik antolamendu bat eginik. Kokotzek emain ditu hamabi arrainak eta besteek ezar dezatela ardoa eta ogi eta gazna. Guziak adostu ondoan atsalaskari alegera eta nasai bat egiten dute, ardoa ausarki kurriturik.

        Buruak berotu ondoan, zer debru! bertze bi pinta yokatuz musian lotzen dira birazka. Erregiak eta battekoak, erdiak eta dobliak badabiltza han oihuka, eta azkenian ardoak yaidura tzarrak yatzarraziz, egundainoko zalapartan inharrosten dute ostatua, karrikako zakhurrak erausika arrarazi artio.

        Aherraren ithurburua zen, Kokotzek hogoita hamekarekin eskutik irabazi zuelakotz yokorat, eta hunen trufak eta ihakintzak galtzaleak ezin yasanez, hitz garratz eta larriekin itsuski laidostatzen du arraintzalia.

        Bainan Kokotz gizon gaitzikorra eta minbera baita ohoreko eta omeneko zeretan, paso batez aurtikhitzen du lurrerat mustupilka. Herri zaina kalapitak sarrarazten du ostaturat, eta beste bi gizonen laguntzarekin eremaiten du indarka presundegirat, bizpahiru egun iragan ditzan han itzalian arraintzari suharrak.

        Horra nola Kokotzek bere biziko egun ospatsuenean, berri guziaren goresmenak goizian entzun ondoan, iragan behar izan zuen gaua presundegi ilhunean «debru muslari kopeta-xar haren ganik» sudur zilotik odol.

 

(La Voz de Navarra, 1933/12/26)

 

aurrekoa hurrengoa