www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

ANAITASUNA

 

        Azken urthe hautan gauzarik haundienena egin dena da Eskualherri alderdi guziko eskualduneri anaitasunaren errepiztea.

        Gure mintzaira ederraren hedatzea hain gauza haundia eta baitaezpadakoa izanikan ere, nik ez dakit ez danetz oraino ederragoa eta beharragoa anaitasunaren hedatzea.

        Orai artio erran diteke eskualdunak barreatuak egon girela gure artean. Bizkaitarrek ez ginuzten ezagutzen osoki, eta guk ere ez hek, halaber. Gauza bera halatsu gerthatzen zen Gipuzkoar eta Nafartarren artean. Izan diteken makhurkeri kaltekor haundiena zen orai zonbait urthe artio iraun duen berexkundea, Vascos y navarros, izen izunarekin, anai odol berekoak oro ez baginen bezala.

        Eta nor da hobendun holako gaitzaz? Nor? Azken egunetan hemen berean erraiten ginuen. Gure uzkurtasuna eta nagitasuna. Ba eta ere etxen berean sartuak ditugun etsaiak.

        Min horrek atxiki gitu denak ilhunbe deitoragarrienean, eta guhauren artean baginituen mugak eta zedarriak, phentze eta alhorren berexteko diren hesola, harrisu, edo sasien idurikoak.

        Bainan yendea iratzartu eta ernatu da, lehiatu da yakitaterat eta ikhasterat eta orduzkioz begi eta adimendu aitzinian ginituen ilhundurak erhautsi ditugu eta argitu gira, ohartuz azkenian zainetan odol ber-bera dugula denek, izan ditezken iphar edo hego aldekoak, ala iguzkialdekoak edo astiri aldekoak. Anaitasuna! Badea zerbait ederragokorik?

        Nik ez dakit zer dugun eskualdunek, zer atzikimendu eta lokharri miresgarriak ditugun guhauren odoleko direnentzat, bainan arrotz herrietan edo eskualdun herri erdaldunetan gure mintzo ederra entzuten dugularik norbaiti, bihotza zabaltzen zaizkigu eta holako kilikaño goxo batek inharrosten dauku, gure adixkide mina edo haurride izan balitz bezala. Eta berehala hari emaiten gira, eta gure barnea idokitzen dakegu deplauki, leialki, bathere gibel-asmurik gabe baikigu eskualduna izanezkioz ez bakharrik gutartekoa dela bainan gizon zuzen, ohorezkoa eta bihotzdun baten aitzinian girela gehien-gehienetan.

        Eta Euzkaditik arras urrun girelarik oraino handiagoa da anaitasuna eskualdunen artean. Odolaren deia.

        Ezagutzen dutan americano yaun batek erraiten zatan Kaliforniarat yuan zelarik eta nihundik lana ezin atzemanez, ostatu batean zela eta sakelak hutsak, ereman zuen diru philixta arrunt xahuturik. Berrogoita hamar egunen burian han iraganik arditik pagatu gabe ahalge gaitzian aithortzen dako ostalierrari zer nahigabe hitsian zagon.

        Bainan ostatuaren yabea eskualduna zen Aldudekoa eta ihardesten dako gure gaizo gizonari, bere bizkarrian esku panpaño amultsu bat emanik: «Zaude trankil, etzitela arrangura, yinen zauzu lana azkenian, eta khausitzen ez duzueno, mahaina eta ohea ukhain duzu hemen, orai artio bezala».

        Horra nolakoak diren eskualdunak.

        Anaitasuna oroz-gainetik.

 

* * *

 

        Atsegin haundiarekin ikhusten dugu nola emeki, emeki agertzen idazle berriak. Aritza Iruritako horrek ageri du trebeki dakiela eskuara, amaren bulharretan ikhasia duela. Emazu hor, azkarki eta usuki, zeren eta denen beharra baitugu eskuararen xokoaren bethetzeko, Voz de Navarran idoki daukuten lekian. Saraitzu eskuara pollita ere agertu dauku Iru lagunek. Ba eta Bipimi yaun argituaren erdarazko untsa dakizunaz geroz. Alo, alo, bagira idazle multxo bat. Aizina, yaunak, eta deneeri esker beroenak.

 

(La Voz de Navarra, 1933/11/21)

 

aurrekoa hurrengoa