www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

NAPOLEONEN BIDIA

(Benabarreko eskuaraz)

 

        Garazitik Orreaga-rako zintzurrak eta errekak bethidanik izan dira gudularien eta beilarien bidiak Espainian sartzeko, behialakoen arthean.

        Erromanoen denboran egin zuten yadanik Orreaga eta Benabarren gaindi, Iruñetik Bordele-raino, bide eder eta zabal bat, harriztatua. Eta oraino zenbait lekhutan, han hemenka, agertzen dira haren hatzak.

        Eta lekhu horiek hautatu zituzten, zeren eta Espainia eta Frantziaren arthean diren mendietako lepho aphalenak eta egokienak direlakotz, Pirineos deithuenetan.

        Hamabi eta hamahiru garren medeetan elemeniaka zoatzilaik beilariak Europa guzitik Yondoni Iaki Compostelarat, hori zuten bide laburrena eta errexa leihorrez.

        Osteak hain ziren haundiak, nun Benabarren anitz tokitan bazituzten phausu lekhuak. Eta Orreagan bazen eritegi edo ospitale bat, bai eta hilerri bat ere heientzat, oraiño ikhusten ahal direnak.

        Batzuk pasten ziren (gehienak) Luzaideko errekan barna. Besteak mendiz gaindi, Orreaga, Eiheralarre eta Doniane Garazi artean diren bideak harturik, Bentarteako ondoan.

        Horiek ziren ere Karloman-en bideak eskualdunek Astobizkarren eta Orreagako zelaietan zafraldi ederra eman zakotenean.

        Duque de Alba deithuak ere bide hori hartu zuen, haratekoan behitikoa eta hunatekoan gainekoa, 1512'an iphar aldeko Naparroa (Benabarra) menperatu nahi izan zuelarik, bainan Auritzerat itzuli zena, buztana ixtapian eta beharriak aphal.

        Mintza giten azkenekotz ,Napoleon'en erregebideaz».

        Napoleon gizon adimendu haundikoa zela, ausarta eta kalipuduna anitz egitatetan ezagutzen da.

        Espainiaren beretzeko, Orreagatik sartu zen. Bainan etzuen Luzaideko bidia artu, zeren eta erreka hertsi hura iragan eta Ibañetako lephorat igaiteko toki egokia zelakotz etsairentzat; gain behera mehargune hartan kenka xar baten beldurrez.

        Gogoratzen zaio bide zabal baten egitea Doniane Garazitik, Eiharalarren gaindi, kasik zelaia, maldarik gabe, Astobizkar mendi ondoraino. Eta horrarat helduz geroz, ...«yautsi» zen Ibañetako lephoraino, eta handik beti Orreagarat.

        Axeri zaharrak etsaiaren lurretan sartzeko etzuen maldarik igan nahi izan. Ez petik gora, bainan gain behiti sartu zen uholde bat bezala Auritzeko zelai nasai hartan.

        Eta ze bidia harek egin ziena! Oraiko erregebideak bezain ederra eta zabala da. Eta oraino ikhusten ahal da guti andeatua.

        Bere kanoi handiak, gudulari osteak eta gudu tresna guziak handik pastu ziren nekhe izpirik gabe.

        Bidia, yakina, belhar eta sorhopilez estalia da orai bainan behor, behi, eta ardientzat ze alhapide ederrak ze bazka goxoak han dabiltzan arthaldeentzat!

        Bide hori ikhusten dutenek, hogoita hamar kilometra luzetasunekoa, harritzen dira ze burua zuen Napoleonek eta ze gizonak zituen bere ondoan, orai ehun eta hogoi urthe, holako lan gaitz baten egiteko.

        «Mendigaintzaleek» behar lukete pidaia eder hori egin. Ibañetatik oren erdi batez igaiten ahal da bide hortaraiño, eta handik Doniane Garaziraino aldaparik gabe.

        Nexkato batzuk orai bi urthe egin zutena, gizon gazteek ez othe dutea kalipurik gauza bera egiteko?

 

Iruñen, 1935'ko Urtharrilan.

(El Día, 1935/3/26)

 

aurrekoa hurrengoa