www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

MENDIKO OIHARZUNAK

 

        Kabalak negu luzeko bazka idorrez unhatuak, borda barnean haziak, bizia haize kotsatuetan iragonik, athera dira pentzeetarat aro disdirant eta eztiarekin, hazkurri musker goxuari lothurik lehia saminenarekin.

        Axuriak edo bildotxak yauzi eta yauzi lau ixterrak airian, buztantto xuriak inharrosiak, darkarika altxatuak, badabiltza lasterka bere oihu eztiekin, haur yostetako itxuran.

        Aretxak ere bere mutur pollitekin, begiak zabalduak, beharriak hedatuak, harrikorrak, zalapartan ari dira bozkarioa ezin atxikiz. Hots, argiak, haiziak eta bazka berri goxoek erhotzen dituzte, bai umeak bai amak.

        Loriatuak daude heldu den ilhabetheari igurikan. Ostarro ederrari mendi gainetako larretarat abiatzeko ephe hurranaren aiduru.

        Ordian dira, ordian, behien kalapitak eta harramantzak barrukian beren lephoetan artzainek ezartzen dituztelarik uztai zabaletatik dilindan yuare eta khaska ozenak!

        Kabalek bere ezagutza zorrotzarekin baitakite horrekilan biharamun goizian badoatzila mendiari buruz, Ehialepho, Adartza, Mendimotz, eta bertze kaskoetako alhapide gizenetarat, uda eta udazkenaren iragaiterat haizutasun ederrenean.

        Badoatzi bide gorri zehiarrez gohora, artzaina makila eskian, pipa ezpainetan, hixtu saminak eta oihu garratzak mendiz-mendi oiharzunak errepikatuz, arthaldeak bere baitarik lasterbide meharreri yarraikiak.

        Artzainaren etxolako tresnak astaña batek daramazkio, zamukak gaineraino galkatuak, eltze, duphin, zartain, gerren, gophor, kotxu eta oheestalgiz, zahagi bat ardo ahantzi gabe, gero, ba eta xahakoa ere, noiztenka zintzurraren leguntzeko. Astañaren ondotik badoa bere pulloa ile harro eta beltzez yauntzia, beharriak xut, eta begitartea ilhun noizian behin ausikiño bat eginik belhar goxoeneri, bide sahetsetan.

        Irakurleak, udaminean menturatzen bazirezte igaiterat gain hetaraino adituko ditutzie Eskual-herriko kanta pollitenak, Garazi aldeko artzainak eskualdungo zer horietan arras trebe direlakotz. Eta eskuararen mintzatzen ere ez dira nolanahikoak, berexiki Bankarrak, ene herriko auzokoak.

        Huna zer dion Oxobi idazle aiphatuak:

        «Yauna, balinbaduzu sinesterik nitan»

        «Eskualdunen Eskuara yakitekotz plantan»

        «Artzain yarriko zira lau bortz urthe Bankan».

 

(La Voz de Navarra, 1933/4/19)

 

aurrekoa hurrengoa