www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

ETORKIZUNARI BEHA

(Baxenabarrako mintzairaz)

 

        Espainiako inharrosi izigarri huntarik landa, errepublikako gobernu berriak, hitz emaiten du Eskualherriko mintzaira, ohidurak eta bere legeak, onhartzen dituela, lehenagoko moldetan.

        Agintza ederra, hori: bainan hitzak ez baitira beti egiteak, gauden Eskualdunak goait eta begia zorrotz.

        Zerbait nahi balinbadugu ardietsi, behar dugu mendietarik hunaindiko eskualdunek elgartu. Bizkaia, Alaba, Gipuzkoa eta Naparroa danak bat egin, eta lotuak egon lokharririk azkarrenean. Berexirik, deusere eztugu ardietsiko. Elgartasunean eta batasunean da indarra.

        Aitzineko urthetan gure mintzaira ederra, gure ohantzeko lehen ele maitea debekatzen zuten borthitzki, eraztun okaztagarria eskoletako haurren erietan ezarriz, higingarri itsuskeria baten hobenduna bezala. Mintzo aphal, zikin eta ohoregabekoa gure etsai errabiatuen araberan, aiherkundez itsutuak.

        Altxa ditzagun beraz, gure mintzaira, gure ohidurak eta legeak, bainan anartean egon giten, beti berme eta xut, etsaia begitik utzi gabe.

 

(La Voz de Navarra, 1931/5/6)

 

aurrekoa hurrengoa