www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

BAZTERRETXIAN

 

        Manex, Ibarrondoko nausia, Battitt, bere semia, eta etxeko muthila, argi urratzean yaikirik, abiatzekoak ziren gaineko alhorraren iraultzerat. Sukhaldian goiz-askariko gophorrak husturik, etxekoanderia aphaintzen ari zen askariari beha zauden. Xingar xafla eder batzu, ogi zerren erdian, usain goxoak sudurrak kilikatzen zituztenak.

        Behiak bordan uztartu ondoan badoatzi alhorrerat. Zonbait egun euritsu iraganik, lurra guritua, arras plantan da goldearen barnatzeko, eta badakigu hazia barnago ereinik mozkin nasaiagoak emaiten dituela ogiak, bihi hauta erein delarik.

        Lotzen dira lanari trenpe haundian. Manex, itzain, esku bat adar bati lothua, bestia akhuliarekin, kudeatzen ditu behiak oihuka. Alo, hots, behia be!...Muthilak, goldaren giderra eskietan, ildo aska barnatzen du, eta Battitt ari da belhar kaltekorren khentzen. Zakhurra ere, burla eta buztana aphal, yarraikitzen da nausiari, laguntza baten igurikan iduri.

        Elizako bederatzi dandak entzunikan yartzen dira alhorreko iphuruaren sorhophilan, gaztain ondo baten azpian, eta askariari lotzen dira lehiatsuki, ahamen goxoak aldizkatuz xahakoaren zurrusta gorriekin.

        Xakhurra ere, heldorra ezpainetan, han dago zerbaiten aiduru, sudurrak daldaran, eta ogi puska batzu iresten ditu airian zalhukara.

        Indarrak berrituak, ari dira eguerdi artio, danba, danba, tirahala lanian, sekhulako lehian. Eta ikhustekoak ziren ze lerro xuxenak egin zituzten lur gorri hartan, geroago ereintzak uzta onak emaiteko.

        Hamabiak irian agertzen da Kattalin etxeko alaba, zare haundi bat besoan, gizonen bazkariarekin. Eguerdiko danbak entzutean, hiru gizonak, buru-has anyelusako othoitza egiten dute, eskualdunen ohidurari huts egin gabe.

        Kattalinek hedatzen du dafail xuri bat eta han ezartzen ditu bazkariko yanhariak. Kazula batian aza eta ilhar gorriak, gero xingar zerrak, lukainka, gasna eta sagarrak, denetarik ausarka eta ardo goxoa ausarkiago.

        Ba eta aphurrik utzi gabe denak klikatu zituzten, xahakoari ardura lothurik, gainbeherako zurrustaño harek zintzurra arintzeko.

        Ase hun bat egin zuten denek, xakhurra ahatzi gabe. Behiek ere bazka nasai bat ukhan zuten.

        Oren erdi batetako lo bat eginik xutitzen dira lanhari berriz yarraikitzeko, eta iraul eta iraul, atsalaskaria zalhu eginik, ilhunabarra artio etzuten bururik altxatu.

        — To, badiauk aski egungo, dio Manexek, eta behiak bordan sarthu ondoan heltzen dira etxerat arratsirian eta ezkaratz aitzineko lauzetan eskalapoinak thorroskaturik sartzen dira sukhaldian.

        Ene herriko eta Benabarreko ohiduraren arau, lanetik itzultzian, afal aitzinian ikhuzten dituzte zangoak, etxekoanderiak ekharri untzi haundi baten ur beroan.

        Gurien arthean garbitasuna da oroz-gainetik gauza beharrena, eta ohidura horri sekhula ez dute huts egiten.

        Supazter ingurian bilduak, solasaldi luze batian zaudenean, eltziak eta duphinak ari dira irakitzen, eta zartaina ere bere urin urtuarekin han dago arroltze eta xingarraren beha... Sukhaldeko soliboetatik dilindan daude xingar-azpi, birika, eta lukhainka ederraz, handik yausteko prest.

        Anartean, etxekoanderiak afaria aphaindurik, mahainian yartzen dira gizonak, biharamuneko indarrak errephizteko.

        Oherat yuan aitzinian bakhotxak husten du gophor esne bat harri-burdinekin egosia, hurrupaka ozenekin, bere berotasunaren ganik.

        Eta horra gure gizonak, loelatuak, begiak hesteko phundian, nola doatzin etzaterat, mihisien arthean sarthu bezain sarri lo zurrunga ederrenian gaua iragaiteko, eta goizian bezala, biharamuneko argi-urratzian yaikitzeko, beren funtsen lantzeko xedean, mundu nahasi eta bihurri huntako gerthakarietaz hitzik yakin gabe. Ez beharrik ere, to!

        Holako bizitze dohatsua daramate Ibarrondoko bazterretxian, bere xoko maitian, nehori makhurrik egin gabe.

 

        Irular adixkideari

        Ene Axularren idaztian ahatzi nindutan haren Gero-ko aitzin-solaseko hitz ederrak eskuararen aldez, zuk agerrarazi dituzu ene hutsaren bethetzeko.

        Nik ez dakit nola ez zitzaitan bururat yin holako hitz yoriak eta ezagutuak. Esku menean nintuan, altaa.

        Nik ere hautemaiten ditut, ba, zonbait huts bertzeen idaztietan, bainan...

 

(La Voz de Navarra, 1934/5/15)

 

aurrekoa hurrengoa