www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIHARKO BILKURA HAUNDIA

 

        Eskual herriko egun haundiena izan daiteke biharko bilkuratik atheratzen balinbada guziek igurikatzen duguna, ESTATUTO VASCO delakoaren onhartzea, Naparroako herri gehienengorik. Zer ondorio eder eta liluragarriak ez ditu ekartzen ahal holako gerthakari haundiak!

        Hamairu garren mendetik oraino arte eskualdunak berexirik egon gira. Bizkaia, Gipuzkoa eta Alaba alde batetik, gu bertzetik; eta bihar onhartzen balinbadugu ESTATUTO VASCO hori, berriz denak elkarturik besarkatuko gira gure haurridekin bihotzeko bozkario saminenean.

        Laurak bat! gure bethiko amets xoragarria, gogoan dugun nahi khartsuena, ardietsiko othe dugu azkenian?

        Segurki hola izain da, bilkura hortan denek atehatzen balinbadute goraki eta gizonki beren bihotza eta bere gogoa.

 

(La Voz de Navarra, 1931/8/9)

 

aurrekoa hurrengoa