www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

UDABERRI

 

        Urtheko sasoin ederrenean sartuak gira. Alderdi guzietarik edertasunak inguratzen gitu. Zugaitzak aldaskatzen, lili usainak gure uzna loriatzen, xorien kantu xaramelek gure beharriak balakatzen.

        Ainharak badabiltza zalhu airian erreka sahetsetan eta ixtiletan bere mokoa lohiz betheturik, ohantzearen egiteko hegats azpietan. Iguzki eztiak perekatzen gitu bere urrezko piruekin.

        Ostaroa! Udaberri! Izaite guzien erreberritzea. Gazteriaren bozkarioa.

        Iruñe aldeko inguruak egunez-egun edertzen dire. Toki lakhetak bide ederrez galkatuak, eta heien zedarriak zugaitzez lerrokatuak. Alkiak guneka, bidekari unhatuaren pausatzeko, etxe-berri pollitak naharoki, bere lili-baratze ihaurriekin.

        Bainan damugarri da, deithoragarri, hiritar gehienak karriketarik ez diten ilkitzen, alde bat utzirik iguruetako aurkhintza goxoak. Beren bihotzak ez dituzte hunkitzen. Hanbat gaixto berentzat, ikusmen xoragarri horiek ezin hautemanez, eta ondorioz ezin maitatuz itsueren araberean.

        Gizonari kentzen balinbadugu asmoko zorion eta atseginak, bizitzea arras hutsa eta idorra liteke. Dirutik eta yatetik kanpo bada bertzerik. Gizonak bere izaitez, bere yitez, badu arimako eta adimenduko dohain bat, eta horri esker gure bizi borthitzaren oinhazeak eta pairamenak hobeki yasaiten ditugu, eztitzen baititu, arintzen nasaiki.

        Basa-gizonak adimendua ilhunbetan izanik-geroz ez da ohartzen ahal eta erdeinu egiten du bere inguruko edertasunez. Hazkurritik kanpo ez du bertze asmorik eta axolarik, nahiz ardurenik eremu ederrenetan bizi denez. Bainan gizon argituak badu bere baitan, ariman, gogoan, zer bat, bizia goxatzen dakona, eta ezin ditakela ukho egin bere deiari.

Udabearriari, gure ongi-ethorri suharrena.

 

(La Voz de Navarra, 1932/5/7)

 

aurrekoa hurrengoa