www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

YENDE ARROTZA

 

        Adin puska bat dugunek, Iruñeko lehengo bizitzetik oroitzen girelarik, balditzen gira ikhustan nola egungo egunean bertzelakatuak eta aldatuak diren aitzineko ohidurak eta eskualdun yitea.

        Ez niz mintzo, ez, hiriaren haunditzeak sor-arazi dituen aberastasunetatik, gizonak ernatzen eta bermatzen diren aran lanak eta sal-erospenak hadatzean gero eta gehiago.

        Nik erran nahi dutana da nola arrotzez ithoa den orai gure Iruñe maite zaharra. Hiriaren haunditzeak eta aberasteak milaka eta milaka ekharrarazi ditu kanpotiarrak, eta denak hego aldetik ethorriak, zeren eta yende behardunak iges doatzi bethi bere etxetarik hiri aberatsetarat lanaren bilha, gosearen itzaltzeko xedean. Eta denek dakiguna da Nafarroa anitzez aberatsagoa dela ezenez hego aldeko eskualde agortu eta itsusi horiek. Gauza ber-bera gerthatu da Bilbaon eta Donostin. Duela hogoi urthe Iruñeko hiriak hogoita hamar mila arima zituen. Orai baditu berrogeita bost mila hurbil Eta, zer gerthatu da, zer ondorioak ekharri daizkigu hamabost mila arrotz horiek gure auzo bilhakaturik? Gure eskualdungoaren itsabazitzea, ithotzea, suntsitzea.

        Egundaino ez ditugu ikhusi hainbeste izen ondoko edo apellido Espainiar nola oraiko egunetan.

        Beha zazue Instituto delako ikhastetxe eskolan orai hogoi urtheko hango paperetan ikhertuak diren izenetan baziren ehunetarik lauetan hogoita hamabost (95) eskualdunak, eta bost erdaldunak.

        Eta orai? Orai erdizkatuak dira. Berrogoita hamar erdaldun, eta beste-hainbeste eskualdun. Egin du bide, futxo, arrotzak ephe labur hortan berrogoita hamarretarat heltzeko.

        Ba eta berdintsu gerthatu bide da Escuela de Artes y Oficios delako eskolan, eta haur Eskoletan ere, dutan xehetasunaren araberan. Izen arrotzak hein berean goiti doatzi. Odola nahasia, eskualdungoa itzalia. Horra zertarat yin giren. Badea zerbait kiratsagorik Eskualdunentzat? Egiazkoentzat, erran nahi dut, ez axola gabekoentzat, bere sabelaren bethetzeatik kanpo irringarri zaioteneri adimendu eta bihotzeko xehekeria horiek. Ergelak, xori buru zentzugabekoak gituzketeneri, gure erdeinu osoa. Begozte.

        Ohar zitezte, irakurleak, nola emeki, zonbait urtheren buruko Iruñe arrunt bertzelakatuko den, arrotzaren idurikoak bilhakatuak.

        Oraiko gazteek zahartu baino lehen ikhusiko dute ephe horren barne Nafarroako hiri nagusiak nola galduko dituen eskualdungo erro guziak, gure arbasoekin ditugun lokharriak urraturik, odolaren nahasmenduan suntsituak. Eta abiadura lerrakor hortan yarraikirik azkenian arrotza arrunt nausituko da gutaz. Horra gure ethorkizun hitsa.

        Gure Nafarroa dohakabean ikhusiko ez denik ez da.

        Iraganak iragan, deusetarik ez gira balditzen.

 

(La Voz de Navarra, 1933/6/11)

 

aurrekoa hurrengoa