www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

NAFARROATIK

 

        Iruñe.— Atseginekin irakhurtu dugu yuan den ilhabeteko azken egunetan bilkura bat izan dutela hemengo Roncal herrian Santa Graziko auzapezak bere konseillerrekin eta ingeniurrak ere.

        Vallée de Roncal deitzen den ibarrak baditu zazpi herri eta beren burua dute Roncal. Herri hortarik aspaldian egina da erregebidea Arrako deitzen den lekhuraino, Zuberoko muga ondoan.

        Ronkaltarren aspaldiko nahia da, Zuberotarrek egin dezaten erregebidia Santa-Grazitik mugaraino. Horren ondotik dabiltza aspaldian eta Pauen gaindi ibili dira bizpahiru aldiz, behin prefetarekin.

        Azkenian konsillerek, gure adiskide Constantin-i esker, onhartu dute bide horren egitea eta hortakotz izan dute bilkura hori. Agian laster egin-dezatela bide hori gure Xuberotar anaieri eskua emaiteko eta hango herri pollit eta lekhu ederrak ezagutzeko. Ala, emazie hor, Xuberotarrak.

        Eta guk noiz eginen dugu Aldudetako burdin bidia? Berrogeitahamar urthe hautan zonbat aldiz ez da hortarik beroki mintzatu eta gero ixildu eta ihatzi? Azkeneko egun hautan goberniak erran du, décret batian Iruñetik Alduderako burdin bidia behar haundiko dela, d'urgente nécessité, eta prest dela bere laguntza emaiteko. Nik entzun dut Iruñeko yaun bati afera haundi horretan arras sartua, hemengo Conseil Generalak (Diputación provincial) berak egin nahi duela burdin bide hori.

        Alfonso XIII erregiaren ametsa bethi izan da bide hori eta hemengo deputatuak hari hurbiltzen direlarik berehala hortarik mintzo da.

        Planoak aspaldi eginak dituzte eta horietan ez dira Iruñetik mugaraino hogoi eta hamabost kilometra baizik eta hortik Baigorrirat hamabost. Alta, badakitenek diote bidia aise egin ditaikela, Iruñetik Aldudetako mendi azpiraino, dena erreka sahetsetik goiti. Hea azkenekotz ikhusten ahal dugun lehenbiziko lanen hastia.

 

Eskualduna 1928/6/15.

 

aurrekoa hurrengoa