www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

ALARGUNTSA EZKONGAI...

(Benabarreko eskuaraz)

 

        Nik ez dut errain alarguntsa guziak doi bat arinak izan behar direla bigarren ezkontza egiteko zeren eta gehienak beharrez eta ezinbertzez bere haurren edo etxaldearentzat gizon baten landeria, zuhurtzia eta itzala bilhatzen dutelakotz.

        Bainan badirela ere noizian behin zenbait alarguntsa kasko arin, edo koskak, beren senhar zenaren galtzeaz nigarretan eta auhenetan ithoak egon ondoan, soberaxko zalhu hasten direla panpinatzen eta aphaintzen, bere edertasuna ohartarazi nahiz..., hori ezin ukhatuzko egia da.

        Holako bat ezagutu nuen aspaldixko, herri bathian Frantziako hiri haundi batian sehi egona yende aberats batzuekin, eta sos multxo bat eginik, horra nun ezkontzen den bera baino anitz urthez adindua zen gizon batekhin; bainan...aberatsa.

        Bethidanik, goguan itzatua zeukan amets ederra, andere lerroraino heltzea, ardietsi zuen azkenian.

        Soineko ederrenak, eraztun yoriak, eta edergailu mota guzikoeri lehiatu zen. Yakhina, autoa ahatzi gabe.

        Lau bost urtheren buruan galtzen du bere senhar zaharra.

        Hogoita hamar urthe zituen alargundu zelarik. Adin ederrenian.

        Eta egun bathez gogoratzen zaio, aberats berri anitzeri bururatzen zaiotena. Bere sortherrirat yuaitea, han ikhus dezaten nola bilhakatu zen andere haundi bat, herritik lekhutu nexka xoil hura. Eta ba ere parabisuaren bakhea goxatzeko, hiriko kalapitetaik urrundurik.

        Herriko hotelian hartu zuen ganbera ederrena.

        Yakiña, ostatuetarat heltzen dira nun-nahiko yendeak, bainan amultsuak eta yendakinak balin badira, ostalierren arthian adixkidantza zalhu sortzen da, guziz herri ttipietan.

        Eta hala gerthatu zen han sartu berri yaun haundi itxurako gizon bathekin, galanta, bizpahiru egun alarguntsaren ondotik yina.

        Yateko gelan sarthu zelarik berehala bere behakoak anderearenganat zoatzin, eta ohartu zen nola lakrikunkeriaz soinekoak aphainduak zituen. Lephoa eta besoak agerian, eta

zintzur eta erietan harribizi ausarki.

        Mundu anitz kurriturik, axeri zaharra baitzen, hauteman zuen berehala etzuela lan haundirik izanen gaixo biligarro haren liluratzeko... Eta gero baitzakien emazte sosduna zela, eta alarguntsa, egin ahalak egin zituen bere sareak hedatzeko eta heietan biltzeko, zimarkundez eta maltzurkeriez, eskurat heldu zitzakon xori eder hura.

        Solasian sarthu ondoan zalhu adixkidetu ziren.

        Alarguntsa egun batzuen buruko xoratua zen holako yaun haundi baten molde berexi eta eztiekin. Ezin gehiagoko arrakasta ukhan zuten bere gogo-bihotzian. Izanahala gixakoa zen, haren iduriz.

        Adixkidantzako solasak laster bilhakatu ziren amodiozko elhe eztietan... Mundu zabalian etzen hura baino emazte dohatsurik, ezkontzatik mintzatu zitzakolarik...

        Eta, egun hits bathez, ganberan sartzean ohartzen da lephoko harri bizizko lokharria, eraztun yoriak, eta urrezko edergailuak, hain arthoski beiratuak zituenak, gakho azpian... denak ebatsi zazkotela.

        Bainan, nor othe zitaken ohoina?

        Eta bihotza urhatua yakhin zuen haren alegiazko senhar-gaia, yaun haundi hura, oixteñuan berian herritik lekhutu zela, zalhukara... sekhula ez itzultzekotan...

        Yaunputze tzar bat zen, alarguntsaren ontasunak usmaturik yukutriaren egiteko yina.

        Eta emaztekia hipa-ka eta ahuenka ari zelarik «herritar» batek erraiten dako, «Debru astaña, mendikoak ez gitun hain pulloak»...

 

Iruñen, 1935'ko Urrian.(El Día, 1935/11/9)

 

aurrekoa hurrengoa