www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

NAFARROATIK

 

        Iruñeko berriak.— Denbora arras borthitza izan dugu azken astian. Maiatzaren erdian arropa lodiekin neguko aro tzarrian bezala. Noiz jinen zaizkigu egun ederrak?

        Gizon yakintsunek diote iguzkia aldeko lur ikhararen ondorioak direla; hori hala izanik, urrunetik heldu zaigu sasoin nahasia. Dena den, laborarientzat makhur haundiak ekharri ditu, baba alhorrak galdiak, lurrak usteldurik eta ogiak ere biziki berantuak.

        Iruñeko ayuntamendua (Conseil municipal) gastu gaitzetan sartu zaizkigu. Kartier berri haundi bat egin ondoan bere karrika zabal eta etxe ederrekin eta holako lan handiak sei urthetan eginik, orai berriz bederatzi miliun pesetako emprunt bat egin du hiri zaharraren edertzeko. Sei urthe aitzineko bazterrak bere muraille handiekin ikhusi dituenak, harritzeko da zer obrak egin dituzten denbora labur hortan. Eta nola bete diren etxe haundi horiek, lau eta bost estayakoak. Yende guziek hor bizi nahiz bildu dira kartier berrian bost mila arima.

        Iruñe eta Nafarroa guzia badoa goiti, sosa ausarki bazter guzietan. Jendia ere higitzen da eta egun guziez sartzen dira hemen hogoi bat autobus de ligne, herritarik hiri nausira.

        Gobernuko emprunt guzietan Nafarroak bethi atxikitzen du bigarren lekua. Bilbao ondotik. Yuan den urthian sei hilhabetetan athera zituen bere moltsatik berrehun miliun peseta. Yakina da Nafarroa dela Espainako departamendu aberatsenetarik.

        San Fermin-eko besta famatuak hurbil ditugu. Berrogoi eguneko buru sartuak izanen gira zalapartan. Aurthen urthe guziz bezala baditugu bost courses de taureaux toreador hoberenekin. Gazteriak badu nun yostatu eta sakelaren husteko eztu lan handirik egin behar.

        Larreko adixkidia Madrid-erat yuanik, ene luma dorpia hartu dut haren orde Eskualdunaren irakurtzaler helarazteko hemengo berriak.

 

Eskualduna, 1928/6/1.

 

aurrekoa hurrengoa